Kultur ekitaldiz beteta dator uda Zumaiara
Aurtengo udan ez da ohiko festa egunik izango, baina musikaz eta bestelako kultur ekitaldiz betetako egitaraua prestatu du Udalak, zenbait eragilerekin elkarlanean. Gainera, uda honetan Komentuko lorategia bisitatu ahal izango dute herritarrek.
Komentuko lorategian aurkeztu dute 2021eko udako kultur egitaraua, gaur eguerdian. Iñaki Ostolaza alkateak, Miriam Romatet kultur teknikariak, Unai Eizagirre Ezpala musika taldeko gitarrajole eta Dardara kolektiboko kideak, Joxe Mari Azkue zinegotzi eta Udal Musika Bandako zuzendariak eta Maria Zubimendi musikariak eman dituzte egitarauaren inguruko xehetasunak.
Pandemia egoera dela-eta, aurtengoan ez da Zumaian ohikoak diren festa egunik izango; auzoetako festak ere bertan behera utzi dituzte, auzo elkarteekin gaia landu eta gero. Edonola ere, udan ez da kultur ekitaldirik faltako. Urteroko Musika Jaialdiaz gain, kontzertu sorta antolatu du Zumaiako Udalak. Gainera, aurtengoan ere Dardara Zumaiako Musika Kolektiboak lau kontzertu ekarriko ditu herrira. Musika ekitaldiez gain, haurrei zuzendutako kale antzerkiak, dokumentalak, dantza ikuskizunak edota bertsolari gazteen saioa egingo dituzte herrian, besteak beste. Agenda osoa albistearen amaieran.
Azkenik, Iñaki Ostolazak jakinarazi du Komentuko lorategia zabalik egongo dela uda osoan zehar, egunero 10:00etatik 19:00etara. Irekiera ekitaldia egingo dute ekainaren 23an, herriko kultur eta gizarte elkarteetako ordezkariekin batera.
Aurtengo udan, musika protagonista
37. Musika Jaialdia uztailaren 30etik abuztuaren 12ra bitartean ospatuko da, eta aurreratu dutenez Sapere Aude Sinfonietarraren edota Zumaiako Abesbatzaren kontzertuez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Joxe Mari Azkuek azaldu duenez, aurtengoaren ere Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitako kontzertuak izango ditugu herrian. Gainera, Maria Zubimendi akordeoilariak Zumaiako Bandarekin batera kontzertu berezia eskainiko du Santiago Etxeko lorategian. Laster zabalduko dituzte Musika Jaialdiaren inguruko xehetasun guztiak.
Bestalde, ekainaren 11tik irailaren 25era bitartean musika talde ugarik hartuko dituzte Zumaiako oholtzak:
- Ekainaren 11n (ostirala) Idoiak Ilun eta abar diskoa aurkeztuko du Zumaiena aretoan.
- Uztailaren 10ean (larunbata) Iruñako Chill Mafia musika kolektiboaren kontzertua izango da, Sagarbiden.
- Uztailaren 23an (ostirala) Ataunen sortutako Unidad Alavesa folk-rock taldeak kontzertua eskainiko du Sagarbiden.
- Abuztuaren 8an (igandea) Ezpalak Zestoako rock taldearen txanda izango da. Sagarbiden eskainiko dute kontzertua.
- Uda amaitzeko, irailaren 25ean (larunbata) Neomak taldea Zumaienako oholtzara igokko da.
Kontzertu horiek guztien sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da, eta kontzertu bakoitzaren aurreko ostiraletik aurrera egongo dira salgai turismo bulegoan.
Halaber, Dardara Musika Kolektiboak urtero antolatu izan duen X. DardaraFest jaialdia egingo du aurtengo udarako ere. Unai Eizagirrek azaldu duenez, bi egunetan banatuko dute egitaraua: abuztuaren 20an (ostirala) Cobra eta Bamms musika taldeek eskainiko dute kontzertua; abuztuaren 21an (larunbata) Grises eta Wood Strings taldeen txanda izango da. Laster zabalduko dituzte sarreren eta osasun neurrien inguruko xehetasunak.
Komentuko lorategia, udaran zabalik
Aurtengo udan Komentuko lorategia herritarrentzako zabalik egongo dela azaldu du Iñaki Ostolaza alkateak. Herri erdian kokatutako "eremu ederra" itxita egon da azken urtetan. Brigadako eta lorezaintza zerbitzuko langileek eremua txukundu eta gero bisitatu ahal izango dute zumaiar guztiek, ekainaren 23tik aurrera. Uda osoan 10:00etatik 19:00tara bitartean egongo da zabalik.
Ekainaren 23an egingo dute irekiera ekitaldia, Zumaiako kultur eta gizarte elkarteetako kideekin batera. Ekitaldian parte hartuko dute dultzaineroek, Zutrik taldeko trikitilariek, eta musika eskolako ikasle zein Udal Musika Bandako musikariek. Aforoari lotutako arauak medio, ekitaldi itxia izango da.
Ekitaldi guztietan sarrerak edo gonbidapenak
Ekitaldi horiek guztietan segurtasun neurri guztiak beteko direla ziurtatu dute Udalaren izenean, eta horretarako neurri bereziak hartuko direla. Ekitaldi guztietan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez gonbidapenak hartu edota sarrerak erostea.
Sarrerak, arau orokor gisa, ekitaldiaren aurreko asteburutik (ostiraletik aurrera) egongo dira eskuragarri, turismo bulegoan. Gonbidapenak, berriz, ekitaldiaren aurreko egunean jarriko dira eskuragai, leku berean. Udalaren izenean nabarmendu dute garrantzitsua dela gonbidapenak hartzean arduraz jokatzea, plaza kopurua mugatua izanik, gonbidapena hartu eta ekitaldira ez joateak gainontzeko herritarrak lekurik gabe uztea dakarrelako.
Egoera aldakorrak izanik, ekitaldien inguruko xehetasunak zumaia.eus webgunean kontsultatu ahal izango direla nabarmendu dute.
Udako agenda
EKAINA:
10, osteguna
19:00 Aita Marin zine forum: First Cow (JBA). Zuz.: Kelly Reichardt
11, ostirala
20:00 Zumaienan kontzertua: Idoia
12 + 13 asteburua
11:00 Eusebio Gurrutxaga plazan aldibereko xake partidak Pepe Cuenca maisuarekin
17, osteguna
18:30 Zumaienako patioan Musika Eskolaren kurtso amaierako saioa
19:30 Aita Marin dokumentala: Suharra, gure arbasoen ondarea
20, igandea
18:30 Zumaienako patioan, antzerkia haurrentzat: Adi, grabatzen, ekin!, Tomaxen abenturak
23, asteazkena
18:30 Komentuko lorategia zabaltzeko ekitaldia
22:00 Ekhi Gaua online [Baleiken]
24, osteguna
19:00 Aita Marin zine forum: Baby. Zuz.: Juanma Bajo Ulloa
26tik uztailaren 31 arte, larunbatero,10:00-14:00 Torreberriko 2. solairuan SORKUNTZA TAILERRA
27, igandea 13:00 Zumaienan kontzertua: Bilboko udal txistulari banda & Zumaiako musika banda
3, larunbata
19:00 Moilaberrin bertsolari gazteen saioa
UZTAILA:
4, igandea
10:00-14:00 Eusebio Gurrutxaga plazan ARTISAU AZOKA
10, larunbata
20:00 Sagarbideko patioan kontzertua: Chill Mafia
11, igandean
10:30 Urola igoera eta jaitsiera piragua proba
17, larunbata
12:00 Zumaiako Ikurriña Arraun estropada (gizonezkoena)
18:00 Zumaiako Ikurriña Arraun estropada (emakumezkoena)
20:00 Odietan dantza: Topa, Kukai Dantza
23, ostirala
20:00 Sagarbideko patioan kontzertua: Unidad Alavesa
24, larunbata
19:00 Sagarbideko patioan kontzertua haurrentzat: Kontu kantari 2
Uztailak 30-abuztuak 12
ZUMAIAKO MUSIKA JAIALDIA XXXVII. edizioa
30, ostirala MUSIKA JAIALDIAREN Aurkezpena 13:00 Legazpìko banda txikia
31, larunbata
20:00 Santiago Etxean ZUMB- ZUMAIAKO MUSIKA BANDA eta MARIA ZUBIMENDI
ABUZTUA:
Abuztuak 1, igandea
Parrokian San Pedro Abesbatza eta soka laukotea
Abuztuak 2, astelehena
Zumaienan SAPERE AUDE (formatu txikian) Ravel eta Strauss
Abuztuak 3, asteartea
20:30 Parrokian Donostiako Organo Hamabostaldia kontzertua: Liudmila Matsyura
Abuztuak 4, asteazkena
19:00 Odietan Dantza umeentzat: Cajita de música, Ana Capilla
Abuztuak 6, ostirala
20:30 Parrokian Donostiako Musika Hamabostaldia JUDITH JAUREGI eta Jesús Reina
Abuztuak 7, larunbata
Odietan Aldapeko: Latin Jazz
Abuztuak 8, igandea
20:00 Sagarbiden kontzertua: Ezpalak
Abuztuak 10, asteartea
19:30 Aita Marin Las bodas de Figaro opera proiekzioa (Zinearekin)
Abuztuak 12 , osteguna
20:00 Odietan Dantza garaikidea:
Amaia Elizaran eta Xabi Zeberio -OUT
Proyecto Larrua IDI BEGI
abuztuak 14, larunbata
19:00 Odietan Malas Compañías, PROZAK
20 + 21 ostirala + larunbata
Dardara Fest
18:00 Torreberrin haurrentzat tailerrak
28, larunbata
18:00 Torreberri azpian gaztetxoentzat tailerrak
IRAILA:
4, larunbata
Triatloia
20:00 kontzertua (izena laster iragarriko da)
11, larunbata 20:00 Odietan kale antzerkia: Turistreatzen, Trapu Zaharra (euskaraz)
25, larunbata
20:00 Zumaienan kontzertua Neomak
26, igandea
20:00 parrokian organo kontzertua. Flysch Organo zikloa: Pau Riuró, Castelló D’Ampurias Baselizako organista titularra
OXFORD ARETOAN ERAKUSKETAK
- Ekaina 3-13: Forondako tailerrak: egur taila eta pintura
- Ekaina 16-27: Forondako tailerrak: zeramika
- Ekaina 30 - uztaila 18: Pedro Luengo L´atelier bat 2021
- Uztaila 23 – abuztua 8: Txuri beltzeko argazki lehiaketa
- Abuztuak 11-29: Anton Eguiguren 75 urte!
- Irailak 3-26: Ibai Maritxalar
DEIALDIAK
- Ekainak 2 + 9 ikastaroa: Osasun mentala feminismoaren ikuspegitik berdintasuna@zumaia.eus
- Ekainak 26 - uztailak 31, larunbat goizetan Sorkuntza tailerra berdintasuna@zumaia.eus
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
Kultura
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- Udazkena bero dator Aita Mari antzokira 2024/09/20
Agenda
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30
- Zumaiako haurren hizkuntza ohiturak, adimen artifiziala eta kirol mundua izango dituzte hizketagai 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloan 2024/02/02
- Sexberdinak antzezlanaren bi emanaldi eskainiko dituzte ekainaren 10ean, Oxford aretoan 2022/06/02
- 'Ostantza' lana aurkeztuko du Fito Rodriguezek asteazken honetan, herriko aktoreekin batera 2022/03/22