Literaturaren txanda iritsi da 'Barrutik' kultur ekimenean

2020/04/15

Argazki lehiaketak eman zion hasiera 'Barrutik' ekimenari, eta orain literaturaren txanda iritsi da. Apirilaren 26ra bitartean jasotako lan guztien artean Gertu merkataritza elkartearen bi sari zozkatuko ditu Udaleko Euskara zerbitzuak.

Zumaiako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Gertu merkatari elkarteak elkarrekin antolatutako ekimen honetan ipuin, olerki edo bertso sorta bat idatzi eta Udaleko Euskara zerbitzura (euskara@zumaia.eus) bidaltzeko gonbidapena egin diete zumaiarrei. Lan guztiak zumaia.eus webgunean eta Udalaren sare sozialetan argitaratuko dituzte, herritar guztiek literaturaz gozatu dezaten. Apirilaren 26ra bitartean argitaratutako lan guztien artean bi sari zozkatuko dituzte.

Hona hemen egitasmoaren ezaugarriak:

  • Gaia: librea
  • Euskarazko lanak izango dira
  • Gehienez ere bi orrialdeko luzera izango dute lanek, edozein modalitatetan (ipuinak, olerkiak, bertsoak...)
  • Derrigorrezkoa izango da “Barrutik” hitza azaltzea lanean
  • Nori zuzendua: edozein zumaiar aurkez daiteke

Bi sari zozkatuko dira adinaren arabera:

  • 16 urte bitarteko gazteentzat: GERTU elkarteko dendetako bale bat
  • 16 urtetik gorakoentzat: GERTU elkarteko jatetxe batean afaria

Aurkezteko epea eta bidea:

  • 2020ko apirilaren 15tik 26ra bitartean
  • Emailez euskara@zumaia.eus helbidera
  • Parte hartzaile  bakoitzak gehienez 3 lan aurkeztu ahal izango ditu.
  • Lanarekin batera egilearen izen-abizenak eta adina bidali beharko dira.
  • Lanak egunean behin argitaratuko dira, (aurkeztu ahala argitaratzen joango dira egunero).

Barrutik, sormena sustatzeko ekimena

Etxean egoteko aginduak iraun bitartean 'Barrutik' kultur egitasmoak herritarren sormena sustatu nahi du. Argazki lehiaketak eman zion hasiera ekimenari, eta makina bat herritarrek bidali dituzte etxean eta etxetik ateratako argazkiak. Guztira, 150 argazki inguru aurkeztu dituzte zumaiarrek. Atzo amaitu zen argazkiak bidaltzeko epea, eta epaimahaia dagoeneko argazki onenak aukeratzeko lanean ari da.

Orain literaturaren txanda iritsi da: euskarazko poesia, bertsoak eta ipuinak egin eta egitasmoan parte hartzeko deia egin du Zumaiako Udalak.