Ludotekako ikasturte berriko zehaztapenak

2019/10/10

Ludotekako izen emate epea amaituta, haur bakoitzari egokitu zaion egunen zerrenda argitaratu dute. Bestalde, LudoKeta zerbitzuak ostiralean, urriaren 11an, hasiko du ikasturte berria.

Ludotekako haurren egunen txandak

Urtero bezala, aurten ere, ikasturte hasieran haur guztiek aukera berdinak izan ditzaten, egun aukeraketarako zozketa egiten da. Hala, izen ematea epea bukatu ondoren zozketa egin eta haur bakoitzari egokitu zaizkion egunen zerrenda argitaratu dute. Hemen kontsultatu daiteke egunen banaketaren zerrenda.


LudoKetaren lehen saioa ostiralean

LudoKeta 10-12 urte bitarteko gaztetxoentzako programa da, hilabetean bi ostiraletan 19:30etik 20:30era. Lehen saioa ostiral honetan, hilaren 11an, izango da.