2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala izango da aurtengo udaran ere
Ohi bezala, 2 urteko haurren udazaintza zerbitzua, udaleku irekiak eta Musi-K udalekuak izango dira aurtengo udan Zumaian. LH4 eta DBH2 bitarteko haur eta nerabeek kirol udalekuetan parte hartzeko aukera ere izango dute. Izen-emateak apirilaren 10etik 26ra bitartean egongo dira zabalik.
Azken urteotan egin bezala, 2 urteko haurren udazaintza zerbitzua, HH3 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako udaleku irekiak, eta HH4 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako Musi-K udalekuak antolatu ditu Zumaiako Udalak 2024ko udarako. Horrez gain, LH4 eta DBH2 bitarteko haur eta nerabeek kirol udalekuetan parte hartzeko aukera ere izango dute; adin tarte horretakoek udako kirol ikastaroetan ere parte hartu ahal izango dute.
Kasu guztietan, izen ematea apirilaren 10etik 26ra egongo da zabalik.
Udalekuei buruzko informazio guztia (eskuorria)
Udazaintza zerbitzua: 2 urteko haurrentzat (HH2)
2 urteko haurrei zuzendutako zaintza zerbitzua da honakoa, jolasean eta adin horretako haurren beharretan oinarritutakoa. Goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.
- Izen ematea: apirilaren 10etik 26ra, eskoletan
- Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda uztailaren 1etik 12ra; bigarren txanda, uztailaren 15etik 24ra
Udaleku irekiak: 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (HH3-LH6)
Zerbitzu honetan aisialdian oinarritutako eremu hezitzailea eskaintzen da, jolasa, elkarbizitza eta euskara ardatz hartuta. HH3 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da, eta goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.
- Izen ematea: apirilaren 10etik 26ra, eskoletan
- Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda uztailaren 1etik 12ra; bigarren txanda, uztailaren 15etik 24ra
Musi-K udalekuak: 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (HH4-LH6)
Musika landu ohi dute haurrei zuzendutako saio horietan, baina baita dantza nahiz askotariko jolasak ere. HH4 eta LH6 maila arteko haur eta nerabeei zuzendutako ekimena da, eta goizez izango dituzte saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte.
- Izen ematea: apirilak 10etik 26ra, Alondegian (alondegia@zumaia.eus, 943 861 056)
- Txanda: Uztaileko bigarren hamabostaldian izango dira udalekuak, hain zuzen, uztailaren 15etik 26ra bitartean (uztailaren 25a jai eguna izango da).
Kirol udalekuak: 10 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeentzat (LH4-DBH2)
Kirol jarduera oinarri hartuta haur eta nerabeen aisialdia modu aktiboan eta entretenigarrian landuko dute udaleku hauetan. Goizez izango dituzte saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte.
- Izen ematea: apirilaren 10etik 26ra, kiroldegian
- Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda uztailaren 1etik 12ra; bigarren txanda, uztailaren 15etik 26ra (uztailaren 25a jai eguna izango da)
Kirol udalekuez gain, haur eta nerabeek udako kirol ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute, igeriketan, surfean zein bodyboardean.
Albiste erlazionatuak
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29




