Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte uztailean
Surfa, piragua eta snorkela egiteko aukera izango dute Zumaiako nerabeek uda honetan, Kale Heziketa Programak eta Gazteguneak antolatutako programaren barruan. Parte hartzeko ekainaren 16a baino lehen eman beharko da izena. Gaztegunean, ohiko programazioaz gain, bestelako ekintzak ere egingo dituzte: egunpasak, eta talde bazkaria, besteak beste.
Uda hastear den honetan, Kale Heziketa programako eta Gazteguneko hezitzaileek uztailerako prestatutako programaren berri eman dute. Hiru jarduera antolatu dituzte elkarlanean, bi zerbitzuetan parte hartzen duten nerabe eta gazteek elkarren artean giro onean harremantzeko aukera izan dezaten, eta bi zerbitzuak herri mailan ezagutzera emateko.
Honakoak dira antolatu dituzten ekintzak:
-
Surfa (Zumaia): uztailak 4, asteartea
-
Piragua (Zumaia): uztailak 11, asteartea
-
Snorkel (Zumaia): uztailak 18, asteartea
Parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea, beranduenez ekainaren 16an (ostirala). Horretarako, bi zerbitzuetako telefonoetara deitu edota idaztea nahikoa izango da: 688612940 eta 633467132 (Gaztegunea), edo 688850239 (Kale Heziketa Programa).
Gaztegunean egunpasak eta bazkaria
Gazteguneak bere programazio propioa ere sortu du. Ohiko programazioaz gain, honako irteerak antolatu dituzte, bakoitzean 24 plazarekin:
-
Hernaniko igerilekura egun pasa (Hernani): ekainak 26, astelehena
-
Zarautzeko portura egunpasa: uztailak 6, osteguna
-
Paddle (Zumaia): uztailak 13, osteguna
-
Gaztegunean BAZKARIA: uztailak 20, ostirala (AZKEN FESTA)
-
Arbolismoa (Otxandio): uztailak 21, osteguna
Aldaketaren bat egonez gero, Instagrameko kontuan (@gaztetxola) argitaratuko dute, eta nerabeei Whatsapp bidez ere jakinaraziko zaie.
Irteeren inguruan hitz egiteko, gurasoentzat bilera bat egingo dute ekainaren 20an (asteartea), 16:00etan Gaztegunean. Bestalde, guraso eta tutoreei bideratutako galdetegi bat zabalduko dute hezitzaileek WhatsApp nahiz e-mail bidez, eta honakoa betetzearen garrantzia nabarmendu dute.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Gaztegunea
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2025/09/03
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
- 2013an jaiotakoentzat zabalduko dute Gaztegunea ekaineko eta uztaileko asteazkenetan 2025/06/03
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
Kale Heziketa
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



