2011n jaiotakoentzat ate ireki saioak egingo dituzte Gaztegunean
Ekaineko asteartetan 2011n jaiotakoentzako irekiko dute gaztegunea. Zerbitzua eta bertako hezitzaileak ezagutu ahal izango dituzte.
Gaztegunea 12-17 urte bitarteko nerabeentzat osatutako eskaintza publikoa da, nerabeei behar bezalako arreta eman nahi dien erreferentziazko tokia. Gaztegunean bertan, alde batetik zuzendutako ekintzak eramaten dira aurrera: tailerrak, txapelketak, eskulanak, jolasak, sukaldaritza... eta bestetik, gazteek beren kasa ekintza libreak egiteko aukera izaten dute autonomia eta autokudeaketa garatzeko.
Lauhilero gai orokor bat lantzen da ezagutzak helarazteaz gain, euren iritzi kritikoa aktibatzeko: sexu heziketa, hezkidetza, kontsumoak, harremanak, emozioak… Eta opor garaietan programazio eta ordutegi berezia eskaintzen da: egunpasak, gaua pasatzera, kirol-jarduerak…
Datorren ikasturtetik aurrera 2011n jaiotakoek ere parte hartu ahal izango dute Gaztegunean. Aurretik, ordea, Gaztegunea ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, ekaineko astearteak haientzat gorde dituzte, lokala, zerbitzuaren nondik norakoak eta hezitzaileak bertatik bertara ezagutzeko.
Honako egun eta ordutegietan joan ahal izango dira:
-
Ekainak 6: 17:00-20:00
-
Ekainak 13: 17:00-20:00
-
Ekainak 20: 17:00-20:00
-
Ekainak 27: 10:30-14:00
Edozein zalantza izanez gero, bertako hezitzaileekin harremanetan jartzeko eskatu diete gazteei: 633467132 edo 688612940 (Irati eta Ane).
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Gaztegunea
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2025/09/03
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
- 2013an jaiotakoentzat zabalduko dute Gaztegunea ekaineko eta uztaileko asteazkenetan 2025/06/03
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



