Maiatzaren 31n zabalduko da udako kirol ikastaroetan izena emateko epea
9:00etatik aurrera jasoko dituzte eskaerak kiroldegian bertan, eta herritar bakoitzak gehienez lau pertsonaren izen-ematea egin ahal izango du. Izen-emate orria zumaia.eus webgunean eskuragarri dago.
Segurtasun neurri guztiak kontutan hartuta, udararako ere kirol ikastaroen eskaintza zabala prestatu dute Kirol Patronatuak eta Zumaiako Udalak. Izena emateko epea maiatzaren 31n (astelehena) hasiko da. 9:00etatik aurrera jasoko dituzte eskaerak Kiroldegian bertan, eta herritar bakoitzak gehienez lau pertsonaren izen-ematea egin ahal izango du. Izen-ematea errazteko, izen-emate orria eskuragarri dago jarraian.
2021 UDAKO KIROL ESKAINTZA: INFORMAZIO ESKUORRIA
2021 UDAKO KIROL ESKAINTZA: IZEN-EMATE ORRIA
Nahi baduzu, bete etxean eta eraman kiroldegira
COVID-19ak sortutako osasun krisiak ikastaroetan ere aldaketak sortu ditu. Ikastaro batzuetan distantziak mantentzeko dauden zailtasunengatik edota momentu honetan aforoak eragin duen espazio faltagatik, ezinezkoa da ohiko programazioa osatzea. Dena den, ikastaro ugariri eutsi dio zaio. Hala, moldaketak moldaketa, haur, gazte eta helduentzako kirol ikastaro eskaintza zabala izango da aurtengoan ere. Edonola ere, pandemia egoera dela-eta ikastaroetan aldaketak egon daitezkeela aurrartu du Kirol Patronatuak.
Helduek honako jarduerak egin ahal izango dituzte: Zumba, cycling-a, TRX, GAP eta piragua. 12 eta 16 urte bitarteko gazteek zumba, cycling gaztea, piragua eta multifitness egin ahal izango dituzte. Haurrei zuzendutako ikastaroak ere izango dira: igeriketa ikastaroaz gain, iaz arrakasta izan zuen padel ikastaroa eskainiko da aurtengoan ere. Gainera, urtero bezala, herriko elkarteekin elkarlanean antolatutako piragua, arraun eta mendi bizikleta ikastaroetan parte hartu ahal izango dute herritarrek.
Ikastaro horiek guztiak uztailaren 5ean abiatuko dira, eta gehienek hilabete bateko iraupena izango dute; elkarteek antolatutako ikastaroek hamabostaldi bat iraungo dute.
Bestalde, Zumaiako Kirol Patronatuak gogorarazi du udan zehar uretako ontzien alokairua martxan egongo dela. Itxasgain Kirol Elkarteak, urtero moduan, piraguak alokatuko ditu aurten ere.
>> Kirolak
Albiste erlazionatuak
Kirolak
Zumaia bizitzeko da
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte uztailean 2023/06/05
- 148 zumaiarrek jaso zuten Gizarte Larrialdietarako Laguntza 2022an 2023/06/02
- Eskubaloi pista berritzeko lanak martxan daude 2023/06/01
Ikastaroak
- Euskara ikastaroa zaintzaileentzat 2023/03/07
- Ostalaritzako langileentzat euskara ikastaroa abian 2022/10/13
- Martxan da Mintzalagun programa 2022/09/26
- Joseba Sarrionandiaren literatura tailerreko lekuak bete dira 2022/09/22