Oikia eta Artadi arteko herri bidea konpondu du Udalak
44.172 euro erabili ditu bidea asfaltatzeko.
Joan den hilean Arteaga inguruko herribidea konpondu ondotik, Oikia eta Artadi arteko herri bidea asfaltatu du Zumaiako Udalak aste honetan. Horrekin lotuta, Zumaia eta Artadi arteko bidea konpondu dadin, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskaera luzatuko diotela azaldu dute, honakoaren eskumenekoa baita bide hori.
Udaberrian herriguneko zenbait bide ere konpondu zituen Udalak, eta, aurrerantzean, bestelako bideak konpontzen ere jarraituko duela azaldu dute.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
Auzoak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



