Oikiako autobus geltokiaren eremuan eraberritze lanak egin ditu Udalak

2021/02/03

Oikiako bizilagunen eskaria jaso eta gero, autobus geltokian zenbait konponketa egin ditu Udalak. Gainera, geltokiaren pareko edukiontzi-gunea txukundu da.

Autobus geltokiari zutabe eta teilatu berriak jarri zaizkio, eta paretak egonkortu dira. Halaber, geltokiaren ondoko edukiontzi-gunea txukundu da. Bizilagunen eskaerei erantzunez egin dira konponketak, eta 11.220 euro erabili dira lan horietarako.