Partaidetzazko Aurrekontuei loturiko lehenengo leheneste saioa, maiatzaren 25ean
Fase honetan, jasotako proposamenen artean aukeraketa egin beharko dute herritarrek: 156tik 60 pasako dira hurrengo fasera. Lehenengo saioa datorren asteazkenean izango da, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Zumaiarrek martxoan zehar Partaidetzazko Aurrekontuak osatzeko proposamenak egin zituzten, 281 guztira. Errepikatuta zeudenak, eta arrazoi desberdinengatik baztertu direnak (udal eskumenekoak ez direlako, aurreikusitako aurrekontua gainditzen dutelako...) kenduta, 156 dira herritarren bigarren fase honetan aztertu beharko dituztenak. Dokumentu honetan kontsultatu daitezke horiek guztiak.
156 proposamen horietatik leheneste ariketa egin beharko dute herritarrek. 60 proposameneko zerrenda osatzea da helburua, eta, horretarako, hiru saio antolatu dituzte. Maiatzaren 25ean, ekainaren 1ean eta ekainaren 6an izango dira, eta saio bakoitzean 50 proposamen inguru baloratuko dituzte: horietatik 20 proposamen lehenetsi, eta beste 30 inguru baztertu beharko dituzte.
Zumaiako Udalak nabarmendu nahi du, fase hau bozketa fasea bezain garrantzitsua dela. Izan ere, orain baztertuko dira proposamenetako asko. Bestela esanda, saio hauetan aukeratutako proiektuak izango dira bozketa fasera pasako direnak.
Saio horietako bakoitzean zein gai landuko dituzten ere zehaztu dute:
1. saioa: maiatzak 25, asteazkena
- Aisialdia
- Argiteria
- Azpiegiturak: haur parkeak, haurrak, estalpea
- Jarduera fisikoa eta kirola: azpiegiturak, espazio publikoa, gazteria, igerilekua
- Mugikortasuna
- Zerbitzuak: garbitasuna, herri mobiliarioa, hilerria, hondakinak.
2. saioa: ekainak 1, asteazkena
- Azpiegiturak: aisialdi guneak, komun publikoak, Oikia
- Etxebizitza: alokairua
- Ingurugiroa
- Irisgarritasuna: oinezko bideak, segurtasuna
- Mugikortasuna: bizikletak, irisgarritasuna, trafikoa, trafikoa-ibilgailuak
- Zerbitzuak: mantenua, saneamendua
3. saioa: ekainak 8, asteazkena
- Euskara
- Hezkuntza eta heziketa
- Hirugarren adina
- Irisgarritasuna: hilerria, igogailua, mugikortasuna
- Kultura: azpiegiturak, jaiak, liburutegia, ondarea
- Mugikortasuna: aparkalekua, bide segurtasuna, bidegorria, oinezko bideak
- Tokiko garapena: enplegua, irisgarritasuna, merkataritza, ondarea-turismoa
Hurrengo pausoak
Lan saioak bukatzean, jasotako proposamen horiek aztertu eta baloratu egingo dituzte udal teknikariek. Ondoren, irailean zehar herritarrek udal aurrekontuan txertatuko diren proposamenak hautatuko dituzte bozketa bidez.
Azkenik, proiektu bozkatuenen ordenari jarraiki, Zumaiako Udalak 2023 eta 2024ko aurrekontuetan proiektuak txertatuko ditu 500.000 euroak agortu arte.
Albiste erlazionatuak
Partaidetzazko aurrekontuak
- 500.000 eurorekin zer egin erabaki dute zumaiarrek 2022/10/27
- Gaur da botoa emateko azken eguna 2022/10/14
- Partaidetzazko aurrekontuen inguruko saio irekia egingo da urriaren 4an 2022/09/29
- Partaidetzazko aurrekontuen prozesua iritsi da bozketa fasera: 20 proiekturen artean hiru aukeratu ditzake zumaiar bakoitzak 2022/09/26
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Ogasuna
- Abenduaren 31a baino lehen eskatu beharko dira udal tasa eta zergetan aurreikusitako hobariak 2025/12/05
- Udal Gobernuak eta PSE-EEk adostasuna lortu dute 2026ko aurrekontuetarako 2025/11/26
- Udal Gobernuak 21,6 milioiko aurrekontu proposamen ‘sendo eta soziala’ aurkeztu du 2025/11/25
- 2024ko aurrekontuen likidazioa aztertuko dute martxoko ohiko osoko bilkuran 2025/03/25



