Forondako ikastaroetan izena emateko aukera izango da irailaren 23tik 28ra
Beharrezkoa den kasuetan zozketa bidez banatuko dira plazak, eta eskuratutako lekua ez galtzeko, matrikula garaiz ordaindu beharko da. Bestalde, ikastaro ordutegietatik kanpo ez da tailer librerik izango. Izen-emate orriak irailaren 23tik 28ra bitartean jasoko dira.
Bizi dugun osasun egoerak esparru oro zeharkatzen du, eta Forondako ikastaroen kasuan ere aldaketak egin beharko dira aurtengoan behintzat. Edonola ere, zailtasunak zailtasun, eta zenbait moldaketarekin, ikastaroei eusteko erabakia hartu du Zumaiako Udalak. Oraingoz prest dago abendura bitarteko eskaintza, eta aurrerago zehaztuko dira urtarriletik aurrerako jardueren xehetasunak.
Ikastaroak urriaren 14an hasi eta abenduaren 23an amaituko dira, eta honakoak izan dira hiruhileko honetan Forondan eskainiko diren ikastaroak: tai chi ikastaroa, yoga ikastaroa, pintura ikastaroa, zeramika aurreratua, egur taila ikastaroa eta 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako plastika tailerra. Azaldu dutenez, aurtengoan zeramikan ez da hastapen mailako ikastarorik eskainiko.
Ikusi eskaintza osoa hemen: ikastaroak, ordutegiak eta oharrak
Izen-emate orria: adi irakurri oharrak
Zozketa bidez banatuko dira ikastaroetako plazak
Ikastaro eta ikasgela guztietan aforoa eta pertsonen arteko distantzia neurtu beharko dira ezinbestean. Hori dela eta, beharrezkoa den kasuetan, zozketa bidez banatuko dira ikastaroetako plazak. Modu honetan, izen-ematea ordenaren arabera egitearekin gerta daitezkeen jende pilaketak ere saihestu nahi ditu Udalak. Plaza mantentzeko ezinbestekoa izango da ordainketa ezarritako epean egitea (matrikularen inguruko xehetasunak hurrengo atalean).
Ikasleek ezin izango dituzte tailerrak talde bakoitzaren ordutegitik kanpo erabili
Beste aldaketa nabarmen bat ere izango da aurtengoan: ikasleek ezin izango dituzte tailerrak talde bakoitzaren ordutegitik kanpo erabili. Pintura, zeramika eta egur taila ikastaroei eragingo die erabaki horrek.
Halaber, ahalik eta jende gehienen parte hartzea bermatzeko ikastaro batzuetan maiztasuna txikiagoa izango da; modu horretan, talde gehiago osatu ahal izango dira. Gainera, hainbat ikastaroren ohiko ordutegiak aldatu dira, sarrera eta irteeretan jende pilaketak saihesteko; zentzu horretan, ordutegiak zorrotz betetzearen garrantzia nabarmendu da.
Izen emateak eta matrikularen ordainketa:
Herritarrek izen-emate orria bete beharko dute, eta irailaren 23tik 28ra bitartean entregatu. Eskuorriak eskuragarri daude Alondegian zein lotura honetan, eta bi modutan entregatu daiteke:
-
Alondegian bertan (Alondegia Kultur Etxea, 9:30-14:00. 943 86 10 56)
-
edo e-posta bidez bidali (alondegia@zumaia.eus)
Matrikulazioa amaitzeko ezinbestekoa da ordainketa garaiz egitea
Irailaren 29tik aurrera tokia duten herritarrei ordainketaren inguruko informazioa bidaliko die Kultur Sailak. Matrikulazioa amaitzeko ezinbestekoa izango da ikastaroa aurrez eta zehaztutako epean ordaintzea; hala egin ezean, tokia galduko luke herritarrak. Epe barruan ordainketa egiten ez dutenen tokia itxaron-zerrendan daudenei eskainiko zaie.
Osasun egoera dela eta kontutan hartu beharrekoak:
-
Ikastaroetan unean unean zehaztutako segurtasun neurriak errespetatu beharko dira: uneoro maskara jantzita eduki eta distantzia gorde beharko dute partehartzaileek
-
Covid-19a dela eta Forondan klaseak eten beharko balira, online jarraitzeko aukera aztertuko da hori ahalbideratzen duten ikastaroetan
-
Ikasle bakoitza izena emandako talde eta ordutegian soilik arituko da, eta ordutegiak zorrotz bete beharko dira, sarrera mailakatua izan dadin

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



