Samielak ospatuko dituzte asteburuan Artadin
Larunbatean eta igandean ospatuko dituzte Samiel jaiak Artadi auzoan. Autobus zerbitzu berezia egongo da bi egunetan.
Irailaren 28an eta 29an ospatuko dira aurtengo Samiel festak Artadi auzoan. Bi egunotan Patxita Etxezarretatik Artadira joateko autobus zerbitzu berezia egongo da, ordutegi tarte horietan ordu erdiro:
-
Larunbatean: 11:30-14:30 eta 16:00-21:00
-
Igandean: 10:00-14:30 eta 16:00-20:00
Euskal Krosa dela eta, Estazioko biribilgunetik Artadiko bidegurutzera arte txandakako trafikoa egongo da, eta 16.15-18:30 bitartean atzerapen batzuk izan ditzake autobus zerbitzuak, 5-10 minutukoak gehienez. Autobus zerbitzuaren xehetasun guztiak hemen ikus ditzakezu.
Hemen daukazue aurtengorako prestatu duten jai egitaraua:
Irailak 28, larunbata MIKEL DEUNAREN BEZPERA
12:00etan
Zaldi proba Aitor Santa Klara eta Talaia Jatetxea
Herri Kirolak Jesus Mari Mujika eta Ugaitz Mugertza. Aizkolarien erakustaldia
Trikitilariak Izer eta Alabier
14:30ean Auzoko eta elkarteko jubilatuen bazkaria
16:30ean ARNO zezenak eta pottokak
18:00etan AMONA JOXEPAREN ISTORIOAK Patata Tropikalaren eskutik
19:00etan
Sagardo dastaketa eta erromeria (Izer eta Alabier)
Irailak 29, igandea MIKEL DEUNAREN EGUNA
11:00etan Meza
12:00etan Puzgarriak
12:00etan Afizionatuen lehen mailako pilota partidua:
Exposito – A. Elizegi
Murua – Iruzustabarrena
13:00etan
Txakolin dastaketa
Bertsolariak Amets Arzallus eta Andoni Egaña
Trikitilariak Ion Ostolaza eta Rakel Pujana
16:30ean ARNO zezenak eta pottokak
17:30ean Bertsolarien 2. saioa Amets Arzallus eta Andoni Egaña
Puzgarriak
18:00etan ARTADIKO XXI. TRIKITILARI GAZTEEN TXAPELKETA
Eneko Urkola eta Aiora Roteta
Janire Segurola eta Elaia Diaz
Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi
Eider Garro eta Araitz Elizalde
Erromeria Ion Ostolaza eta Rakel Pujana
Albiste erlazionatuak
Garraio publikoa
- Santelmoetan parrandatik itzultzeko garraio zerbitzu bereziak prest 2025/04/24
- Autobusek ez dute Txomin Agirre kaian geldialdirik egingo apirilaren 12tik maiatzaren 5era bitartean 2025/04/07
- Trafikoan eta autobus zerbitzuan aldaketak izango dira larunbatean 2019/09/26
- Garraio publikoaren aldeko mezua zabaldu dute Zumaian 2019/09/25
Auzoak
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak, asfaltatze lanengatik 2025/11/15
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24



