Sanpedroetako kultur ekitaldietarako jarraibideak gogorarazi ditu Udalak
Sanpedroetako kultur ekitaldietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da bezperan gonbidapena eskuratzea. Gainera, Udalaren izenean jende pilaketak saihesteko eta arduraz jokatzeko eskatu diete herritarrei eta ostalaritza sektoreko arduradunei.
Larunbatean, ekainaren 27an, hasiko dira aurtengo San Pedro jaiak. COVID-19ak baldintzatutako festak izango dira aurtengoak, eta antolatutako ekitaldietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da ekitaldi bakoitzaren bezperan gonbidapena eskuratzea. Izan ere, antolatutako ekitaldietan leku mugatuak izango dira jende pilaketak saihesteko. Gainera, ikusleek hainbat jarraibide bete beharko dituzte ekitaldian zehar: pertsonen arteko distantzia gorde beharko da, pilaketak saihesteko garaiz ibili beharko dira, txandaka sartu beharko dira beren eserlekuetara, eta une oro norbere tokian eserita egon beharko dira.
Emanaldi bakoitzeko gonbidapenak Turismo Bulegoan egongo dira eskuragarri, ekitaldiaren bezperan (ordutegia: egunero 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara). Helduen ekitaldietarako pertsonako bi gonbidapen hartu ahal izango dituzte herritarren; haurrei zuzendutako ekitaldientzat, berriz, pertsonako lau sarrera hartu ahal izango dira. Herritarrei arduratsuak izatea eskatzen du Udalak, eta kontzertuetara joateko asmoa badute bakarrik hartzea gonbidapenak.
Bestalde, Zumaiako alkateak arduraz eta elkartasunez jokatzeko eta jende pilaketak saihesteko neurriak hartu ditzaten eskatu die herritarrei eta establezimenduetako arduradunei. Azkenik, tabernen ordutegiari dagokionez, tabernariek uda sasoiko asteburuetako ohiko ordutegia -eta ez festetakoa- errespetatu beharko dutela adierazi dute.
Kultur emanaldietarako jarraibideak
Kultur emanaldietan bertan hainbat arau bete beharko dituzte ikusleek:
- Leku mugatuak izango dira ekitaldietan, indarrean dagoen araudiaren arabera
- Pertsonen arteko distantziak gorde beharko dira
- Maskara jantzita edukitzea beharrezkoa izango da
- Garaiz etorri, jende pilaketak saihesteko. Banan-banan esertzeko denbora beharko da
- Sartzean adieraziko zaizue non eseri: helduen emanaldietan, banaka; haurren ekitaldietan, gehienez 4 lagun elkarrekin
- Une oro norbere tokian eserita egon beharko da emanaldia amaitu arte
Egitaraua: Sanpedroak 2020
Ekainak 27, larunbata
09:00 Zumaiako Musika Eskolako dultzaineroekin goiz soinua
18:00 Beheko plazan antzerkia haurrentzat: Azken balea, Tomaxen abenturak
Ekainak 28, igandea
09:00 Zumaiako Musika Eskolako eta Tolosako dultzaineroekin goiz soinuak
10:00 Kalejira Trikitxasekin
13:00 Beheko plazan jotak: Voces Navarras
17:00 Aita Marin zinea haurrentzat: Turuleka oiloa
19:30 Beheko plazan ZUMB Big Band
Ekainak 29 SAN PEDRO EGUNA
09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua
11:00 Parrokian meza abestua San Pedro abesbatzarekin
13:00 Beheko plazan ZUMB: pasodobleak formatu txikian
17:00 Aita Marin zinea haurrentzat: Turuleka oiloa
19:30 Beheko plazan kontzertua: TikTara
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Festak
- Festetan kaleko salmentan jarduteko baimenak eskatzeko epea zabalik, otsailaren 13ra arte 2026/01/26
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06




