Urtarrilaren 31an jarriko dira salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Ez gara jaitsiko!' ikuskizunerako sarrerak
Inauterietako astelehenean, otsailaren 12an, bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek: 15:00etan lehenengoa, eta 17:30ean bigarrena. Sarrerak aurrez aurre jarriko dira salgai aurrena, Alondegiko Oxford aretoan, eta interneten beranduago.
Aurten ere dagoeneko ohitura bihurtu den geldialdia egingo dute Zumaian Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Oraingoan Ez gara jaitsiko! ikuskizuna ekarriko dute herrira: Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko, eta Pirritxek eta Porrotxek atzetik jarraituko diote. Zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira ikuskizunean zehar. Otsailaren 12an (inauterietako astelehenean) izango dira Zumaian, eta bi emanaldi eskainiko dituzte.
Data: Otsailak 12, astelehena
Lekua: Zumaiena
Ordutegia: 15:00 eta 17:30 (bi saio)
Sarreren nondik norakoak
Sarrera guztien prezioa 6,20 eurokoa da, eta urtarrilaren 31an (asteazkena) jarriko dira salgai, aurrena aurrez aurre, eta internet bidez gero:
- 17:00-18:30 bitartean Oxford aretoan egongo dira salgai (txartelarekin ordaindu ahal izango da)
- 19:30etatik aurrera internet bidez eskuratu ahal izango dira, www.sarrerakzumaia.eus webgunean
Hurrengo egunetik aurrera (otsailak 1, osteguna) turismo bulegoan zein internet bidez erosi ahal izango dira txartelak.
Sarreren prezioa: 6,20€ denentzat.
Baldintzak:
- Pertsona bakoitzak 6 sarrera eskura ditzake gehienez
- Urtebete baino gehiago duten haur guztiek sarrera erosi beharko dute
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07