Zabalik dago euskaltegian izena emateko epea
Ikasturte berriaren atarian, euskaltegiek zabaldu dute matrikulazio kanpaina, eta ohi bezala UEMAk eta Zumaiako Udalak herritarrak gonbidatu nahi dituzte ikastaroetan izena ematera.
Udalerriak euskalduntzeko ohiko lanaren baitan, euskaltegien lana oinarrizkoa da UEMArentzat zein Zumaiako Udalarentzat. Izan ere, etorri berrien formazioan ez ezik, aspaldidanik Euskal Herrian bizi diren baina oraindik euskararik ez dakiten herritarren alfabetatzean ere nabarmen eragiten baitute euskaltegiek.
Zumaian, Igor AEK Euskaltegian zabalik dago matrikula egiteko epea. Eskaintza zabala prestatu dute beste urte batez: talde txikietan egiten dute lan, eta maila guztiak eta ordutegi zabalak eskaintzen dituzte. Matrikulazio epea zabalik egongo da irailaren 24ra bitartean.
Zorroztu zure euskara
Kanpainari hauspoa emateko, udalerri euskaldunetan bizi diren eta euskara ikasi duten hainbat herritar elkarrizketatu ditu UEMAk, eta horiek egindako bidea bildu du zenbait bideotan, sare sozialetan zein telefono bidez mezularitza aplikazioetan zabaltzeko. Euskaraz ez ezik, bakoitzaren hizkuntzan ere mintzo dira, beraien herrialdeetatik heldutakoei euskara ikastearen garrantzia nabarmentzeko.
Honakoak dira bideoetan agertzen diren lagunak: Marija Louvric (Kroaziatik Zestoara), Omar Diop (Senegaldik Berriatuara), Silvia Arbanesi (Argentinatik Berara), Xanta Souza (Brasildik Lesakara), Ielyzaveta Mapa Petrutxenia (Ukrainatik Lekeitiora), Zuzana Epelde (Eslovakiatik Markina-Xemeinera), Manuel Abad Barrocal (Espainiatik Mutrikura), Federico Jose Herrero Huertas (Herrialde Katalanetatik Mutrikura), Iñaki Fernandez Castañares (Eibartik Mutrikura) eta Jose Luis Aldasoro Magaña (Mexikotik Mutrikura).
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Euskara
- Eskura udal aldizkariaren ale berria webgunean ere bai 2022/08/10
- Abian da beste urte batez Julene Azpeitia literatur lehiaketa 2022/07/18
- Euskara Saileko dirulaguntzen deialdia irailean egingo da 2022/06/24
- Ingurune digitalean euskara gehiago erabiltzeko hitzarmena sinatu dute PuntuEus Fundazioak eta Zumaiako Udalak 2022/06/20
Ikastaroak
- Kultur ikastaroak eskaintzeko proposamenak egiteko epea zabalik, abuztuaren 31ra arte 2022/08/05
- Zaintzaileentzat euskara ikastaroa abian 2022/06/10
- Ostegun honetan zabalduko da Forondako pintura tailerrean sortutako lanen erakusketa 2022/06/08
- Ostegun honetan zabalduko da Forondako pintura tailerrean sortutako lanen erakusketa 2022/06/08