Zabalik dago garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea

2021/07/23

Udalak abuztuaren 23ra bitartean jasoko ditu eskaerak, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektrikoaren bidez.

Garapenerako lankidetza sustatzen duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei dirulaguntzak emateko 2021eko deialdia argitaratu du Zumaiako Udalak. Gobernuz Kanpoko Erakundeak laguntzeaz gain, bestelako jarduerak laguntzeko dirulaguntzak dira honakoak.

Dirulaguntzaren eskaera telematikoki egin daiteke, Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan edo Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean). Abuztuaren 23ra bitartean aurkeztu beharko dira eskaerak. Horretarako arazorik izanez gero, Gizarte Zerbitzuen telefonora deitu dezakete interesatuek: 943 86 22 00.

Oinarriak

Eskaera orria eta aurkeztu beharreko dokumentuak

Gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzak eskatzeko epea ere zabalik

Irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduta daude dirulaguntza hauek eta abuztuaren 2an amaituko da eskariak aurkezteko epea.

Oinarriak

Eskaera orria eta aurkeztu beharreko dokumentuak

>> Dirulaguntza guztiak