Zirkulazio ordenantzari eta autokarabanen gunea arautuko duen ordenantzari ekarpenak egiteko epea zabaldu du Udalak

2021/06/23

Herritarrek uztailaren 14ra bitartean egin ahal izango dituzte ekarpenak, hirigintza@zumaia.eus e-mailera idatzita.

Zumaiako Udala Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazio ordenantza eta Zumaiako Udalak Urola enparantza plazan duen autokarabanentzako zerbitzugunearen erabilera arautzen duen ordenantza lantzen ari da. Bi ordenantza horien zirriborroak prest daude dagoeneko, eta herritarren ekarpenak jasotzeko epea zabaldu du Udalak. Zumaiarrek uztailaren 14ra bitartean egin ahal izango dituzte ekarpenak, hirigintza@zumaia.eus e-mailera idatzita.

Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazio ordenantza

Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazio ordenantzarekin Zumaiako hiri-bideetako zirkulazioarekin eta horien erabilerarekin zerikusia duten zenbait alderdi arautuko dira, erabiltzaileen segurtasuna areagotzeko, ibilgailuen trafikoaren beharrezko arintasuna hobetzeko, eta aparkalekuen errotazio eta erabilera ona bermatzeko xedez.

Honakoak dira ordenantza honek ekarriko dituen aldaketa nagusiak:

  • Oro har, Zumaiako Udalaren titulartasuneko bideetan 30 km/h-ko abiadura-muga ezarriko da (7. artikulua)

  • Aurreko ordenantzan bezala, erremolkeak aparkatzeko debekua ezartzea proposatzen da, baita karabanak, autokarabanak, kamioiak eta autobusak aparkatzeko debekua ere. Halako ibilgailuek propio gordetako guneetan aparkatu ahal izango dute (16.2 artikulua)

  • Autokarabanaka gunetik kanpo, hirigune osoan, akanpatze librea debekatuta egongo da (16.3 artikulua)

  • Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkaleku erreserbak arautzen dira (V. Titulua, II. Kapitulua, 3. Atala, 20. artikulua)

  • Aparkatzeko debekua duten gune erreserbatuak arautzen dira (V. Titulua, II. Kapitulua, 4. Atala, 20-27. artikuluak)

  • Oinezkoentzako lehenetsitako eremuak arautzen dira (VIII. Titulua, II. Kapitulua, 41-46. artikuluak; II. Eranskinean izendatzen dira eremuok)

  • Bizikletek ezingo dute espaloietan zirkulatu, ezta oinezkoentzako lehenetsitako eremuetan ere. Horientzat berariaz markatutako ibilbideetatik soilik zirkulatu ahal izango dute (VIII. Titulua, VII. Kapitulua, 62. artikulua)

  • Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuek (patinete elektrikoek eta antzerakoek), bizikleten trataera berdina izango dute

  • Bizikletek eta bestelako Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuentzat abiadura-muga ezartzen da: 15 km/h-koa bidegorrietan, eta 10 km/h-koa oinezkoekin partekatutako guneetan

Deskargatu zirriborroa hemen:
OINEZKOEN ETA IBILGAILUEN ZIRKULAZIO ORDENANTZA

>> Eman zure iritzia:


Autokarabanentzat zerbitzugunea arautzen duen ordenantza

Ordenantza honen xedea izango da Udalak Urola Enparantza plazan izango duen autokarabanentzako guneen erabilera arautzea. Zerbitzugune honek bere baitan autokarabanak aparkatzeko espazio bat izango du, inguruan belar-gunea eta irteeran zerbitzu gunea. Espazio honetan kontsumorako ur puntua, ur grisak isurtzeko eremua eta ur zikinek ebakuazio puntuak jarriko dira. Autokarabana aparkalekuen artean banatuta, argi indar kuadroak ere ezarriko dira.

Erabiltzaileek gune hori erabiltzeagatik kuota bat ordaindu beharko dute, eta gehieneko egonaldia 48 ordukoa izango da.

Deskargatu zirriborroa hemen:
AUTOKARABANENTZAT ZERBITZUGUNEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

>> Eman zure iritzia: 

 

Albiste erlazionatuak