Eskola-kiroleko denboraldi berria hastear da
2023-2024 ikasturtean ia 500 haur ariko dira eskola-kirolean. Abendura bitartean askotariko kirolak probatzeko aukera izango dute; urtarriletik aurrera hasiko dira saskibaloian, eskubaloiean eta futbolean aritzen. Larunbat honetan egingo dute asteburuetako lehenengo jarduera.
Larunbat honetan abiatuko da eskola-kiroleko denboraldi berria. Ia 500 haurrek hartuko dute parte ikasturte honetan, eta urriaren 6tik ekainaren 1era bitartean, kirol mordoa probatzeko eta praktikatzeko aukera izango dute. Astero entrenamendu-saio bat izango dute, eta, larunbatatean, gainontzeko taldeekin elkartuko dira, partidak edota bestelako jarduerak egiteko. Lehen talde-arteko jarduera izango da larunbat honetakoa.
Hausnarketa luzearen ondoren, duela urte gutxitik multikirol formatua du Zumaiako eskola-kirolak. Hori horrela, ikasturtea bitan zatituko da. Lehenengo asteetan, abendura bitartean, kirolari gazteek hainbat kirol aztertzeko aukera izango dute: zesta-punta, arrauna, piraguismoa, igeriketa, judoa, esku pilota eta pala, mendizaletasuna eta hockeya. Urtarriletik aurrera, berriz, saskibaloia, eskubaloia eta futbola egingo dituzte. Ikusi hemen egitaraua.
Monitore trebatuak
Entrenamenduak gidatzeko monitore-taldea martxan dago dagoeneko: 32 izango dira aurten. Monitore horiek guztiek trebakuntza berezia jasoko dute Udalaren eskutik, entrenamendu-saioen kalitatea bermatzeko. Aurten ere, iaz bezala, koordinatzaile pegadogiko bat ere egongo da taldean.
Bi orduko lau saio egingo dituzte, eta, besteak beste, kirol-jarduerak prestatzeko, eta berdintasuna sustatzeko formakuntza jasoko dute. Ikusi hemen programazioa.
Eskola kirolaren balioak
Iaz nabarmen egin zuen behera eskola kirolean parte hartzen duten haurren kopuruak. Egoera horri erantzuteko, eta eskola-kirolaren garrantzia nabarmentzeko, Zumaiako Eskola Kirolaren Kontseiluak eta herriko kirol-elkarteek gutun bat helarazi zieten Zumaiako guraso guztiei bidaltzeko.
Bertan, eskola-kirola zer den eta horren bidez sustatzen diren balioak zehatz-mehatz azaltzen dira. Gainera, informazio-infografia bat eman (ikusi hemen) zaie gurasoei, eskolako kirol-programaren ikuspegi orokorra emateko.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zumaiako Udalak futbol-zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzea eskatzen du 2024/07/01
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06
- Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbatean, Zarauzko Triatloia dela-eta 2024/06/04
Haurrak
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03
- Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan 2024/05/29
Herri hezitzailea
- 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak, Aita Mari eraikina eraberritzeko 2024/06/27
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10