Martxoaren 19an aurkeztuko dute 'Zirta', 13-17 urte bitarteko gazteentzako espazio askea
LGTBIfobia eta matxismorik gabeko gunea izango da, eta hilabetean behin elkartuko dira. Martxoaren 19an egingo dute aurkezpen irekia, 19:00etan Hogarrean.
Gazteguneko gazteek, Eihera kooperatibako kideek eta Zumaiako Udaleko ordezkariek Zirta espazio berriaren nondik norakoak aurkeztu dituzte gaur goizean. 13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako espazio berri bat sortu dute, gazteak LGTBIfobiarik eta matxismorik gabeko espazio askea eduki dezaten. Hilabetean behin bilduko dira gazteak, eta Eiherako kideak izango dituzte bidelagun.
Zirtako kideen arabera "konfidantzazko gunea izango da, zalantzak argitzeko eta elkarrekin ikasteko espazio aske bat". Aurkezpen irekia martxoaren 19an egingo dute, 19:00etan Hogarrean.
Espazio berri hau iaz Zumaiako Udalak sustatutako LGTBI eraldaketa prozesuaren emaitzetako bat dela azaldu du Maider Alberdi zinegotziak. 2020an zehar barne mailako lanketa egin zuen Eihera kooperatibak, batez ere bi zentzutan: alde batetik, udaleko hainbat sail aztertu zituzten; eta bestetik, gazteekin LGTBI kolektiboaren problematika lantzeko saioak egin zituzten.
Gazteekin egindako saioak oso emankorrak izan zirela uste dute Eiherako Iñigo Etxezarreta eta Laura Muelas, eta “gazteak gaia lantzeko gogoz zeudela ikusita", espazio berri hau sortzeko lanketa abiatu zuten haiekin batera. Halaber, udalaren barruko zenbait sailen azterketa egin du Eiherak, eta hainbat formakuntza saio egin dituzte, LGTBI kolektiboaren inguruko sentsibilizazioa udal zerbitzuetan txertatzen hasteko.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2024/07/08
- Nerabeentzako jarduera ugari izango dira uda honetan ere 2024/06/04
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak antolatu dituzte udaberriko oporretarako 2024/03/04
Zumaia bizitzeko da
Gaztegunea
- Nerabeentzako jarduera ugari izango dira uda honetan ere 2024/06/04
- 2012an jaiotakoentzako ate ireki saioak eta jolasak egingo dituzte Gaztegunean 2024/06/03
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak antolatu dituzte udaberriko oporretarako 2024/03/04
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2023/12/06
Feminismoa
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
- Berdintasunerako ordenantza jendaurrean erakusgai dago 2024/05/13
- Azken erailketa matxista dela-eta, Zumaiako Udalaren adierazpena 2024/05/07
LGTBI
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- 'Casa Susanna' film dokumentala ikusteko aukera izango da irailaren 21ean, Zinegoak programaren barruan 2023/09/12
Berdintasuna
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an 2024/05/31
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
- Berdintasunerako ordenantza jendaurrean erakusgai dago 2024/05/13