Herriko jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
Herriko elkarteek martxoaren 29ra bitartean (hau barne) eskatu dezakete festetako ekitaldi eta jarduerak antolatzeko dirulaguntza. 2023 urte osoko jarduerak barnebiltzen ditu deialdiak, egindakoak eta egingo direnak.
Aurten ere kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteak diruz laguntzeko deialdiak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Lehenengo deialdi honek jaietako ekitaldiak soilik barnebiltzen ditu. Dirulaguntza orokorrak, eta antzerkia eta dantza arloko dirulaguntza deialdia laster argitaratuko dira.
2023. urte osoan zehar antolatutako ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, orain artean egindakoak eta egitekoak direnak.
Eskaerak martxoaren 29ra bitartean (hau barne) aurkeztu ahal izango dira, eta argibideak behar dituztenek Alondegiko bulegora deitu dezakete (943 86 10 56). Eskaera orria dagozkion eranskinekin batera aurkeztu beharko dute elkarteetako ordezkariek, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean), Alondegian zein egoitza elektronikoaren bidez.
Kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak emateko 2023 urteko deialdia: HERRIKO JAIAK
> Oinarriak
> Eskaera orria
>> Dirulaguntza guztiak
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Abian da Julene Azpeitia literatur lehiaketa 2024/07/08
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Aita Mari antzokia itxita egongo da ekainaren 21etik uztailaren 9ra 2024/06/20
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19
Festak
- Euskal Jai egunean lan egiteko deialdia herriko taldeei 2024/07/08
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19
- Zabalik dago auzoetako festak antolatzeko dirulaguntzen deialdia 2024/06/11