Herriko komertzioak indartzeko ‘Errotaherria’ kanpaina martxan jarri du Udalak, eta deskontu bonuak banatuko dizkie herritarrei
‘Errotaherria’ kanpainarekin “herriari eman dioten bizitza itzuli” nahi die Udalak dendei, herritarrekin elkarlanean. Lehen ekintza gisa Udalak deskontu txartelak banatuko dizkie 18 urtetik gorako zumaiar guztiei, eta dendariei laguntzeko 150.000 euro bideratuko ditu.
Errotaherria kanpaina aurkeztu dute gaur eguerdian Iñaki Ostolaza alkateak, Alex Oliden zinegotziak, Itxaso Curiel merkatari eta Gertu elkarteko kideak, Amaia Aizpurua merkatariak eta Fernando Mott ostalariak.
Alex Oliden Tokiko garapenerako zinegotziak azaldu duenez, kanpaina honen bidez “herritarren ohituretan eragin, eta urteetan herriko dendek herriari eman dioten bizitza itzuli” nahi diote. Marea errotak erabili dituzte metafora gisa: “garai batean, marea errotek, errioa mugiarazi, eta ordainetan, energia ematen zioten herriari; orain ere badigu marea errotak Zumaian: gure dendak. Dendak herriak mugitzen dituen errotak dira, herriak ematen diena bueltan ematen diote herriari”.
Spot batekin abiatu dute kanpaina:
Lehen ekintza deskontu bonuen sistema martxan jartzea izango da: Udalak 20 euroko deskontu txartel bana banatuko die 18 urtetik gorako herritar guztiei. Horrekin, Udalak lortu nahi duena da herritarrek bertan kontsumitzeko ohituran eragitea. 150.000 euro bideratuko dituzte neurri honetara, eta dinamikak herriko dendetan 450.000 eurorainoko inpaktu positibo zuzena izan dezakeela adierazi dute.
COVID-19ak kalte ekonomiko nabarmenak eragin ditu herriko merkatari eta ostalarien artean. Asteetako etenaldiaren ondoren, merkatari eta ostalari asko martxan dira berriz, prebentzio neurriak beteta. Itxaso Curiel merkatariaren arabera "gogorrak" izan dira azken asteak, baina "egoerara egokitzen asmatu" dute. Gertu elkarteak elkartekideengatik eta elkartekideak ez direnengatik egindako lana nabarmendu du, eta halako egoeretan "elkartuta eta elkarlanean" lan egitearen garrantzia azpimarratu du. Zumaiarren dei egin die herriko dendetara joateko; azaldu duenez, "segurtasun neurriak betetzea errazagoa da denda txikietan, eta ia beti, herritik kanpo bilatzen duguna herrian bertan aurkitu daitekeela".
“Herritarren beharrei erantzun eta tokiko ekonomia sustatzea dagokigu erakunde publikooi. Horretan ari gara, arloz arlo egoera aztertu eta neurriak hartzen”, adierazi du Iñaki Ostolaza alkateak; "politika publiko indartsuak eta komunitate sendoa edukita aterako gara egoera honetatik". Enpresa txiki eta autonomoentzako diru-laguntza zuzenak martxan jartzen ari direla azaldu du alkateak.
20 euroko deskontu txartela herritar guztientzat
“Errotaherria” kanpainaren baitako lehen ekintza gisa Udalak deskontu bonuak banatuko dizkie 18 urtetik gorako zumaiar guztiei. 20 euroko deskontu bana bidaliko du Udalak etxeetara; bonu bakoitza 5 euroko lau balek osatuko dute, eta baleak banaka zein batera erabili ahal izango dituzte herritarrek, ekainaren hasieratik uztailaren 31ra bitartean. Deskontu txartelak non eta nola erabili jakiteko argibide zehatzak aurki jakinaraziko ditu Udalak, zumaia.eus orrialdean.
Deskontu txartelen kanpainan parte hartu ahal izango duten dendak honakoak izango dira: konfinamendu aldian komertzioak itxita eduki behar izan dutenak, eta irekita izanda ere, diru-sarrerak %75 edo gehiago murriztu zaizkienek. Parte hartzeko oinarriak hemen daude bilduta. Baldintza horiek betetzen dituzten herriko merkatariek har dezakete parte kanpaina honetan. Parte hartzeko modu telematikoan eman beharko dute izena, maiatzaren 21etik 31ra bitartean. Zalantzak izatekotan 943143396 telefonora deitu eta turismoa@zumaia.eus e-mailera idatzi dezakete parte hartu nahi duten komertzioek.
Urtea amaitu aurretik ostalariei bideratutako deskontu txartelak egongo direla ere adierazi dute.
Enpresa txikientzat laguntzak
Enpresa txiki eta autonomoek diru-laguntza zuzenak edukitzeko aukera izango dute, COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko. 10 langile arteko eta urtean 9.000 euro eta milioi 1 euro bitartean fakturatzen duten jarduera guztiei zuzendutako laguntzak izango dira, eta gehienez, 2.000 euroko laguntza jasoko dute.
Emango den laguntzaren kopurua atalka antolatuko da eta irizpide ezberdinen araberakoa izango da: jarduera itxita egoteagatik edo ohiko jardueraren murriztapen nabarmenagatik, edota alokairu zein mailegua ordaintzeagatik eskatu ahal izango da laguntza, besteak beste.
Laguntza hau bateraezina izango da Covid-19aren hedapenak sortutako alarma-egoeraren ondorioz Lanbidek edo bestelako erakundeek helburu berarekin emandako laguntzekin.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte 2024/09/27
- Dendari, tabernari eta elkarte gastronomikoetako kideekin bilduko da Egutera energia kooperatiba ostegun honetan 2024/06/11
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
- Merkatariei zuzenduriko bigarren bilera bat deitu du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko 2023/01/10