Aita Mari eta Alai auzuneen arteko eremua berrurbanizatzeko lanak hasi ditu Udalak

2021/11/29

Lan horiekin eremua irisgarriagoa bihurtuko da, eta eskolarako bideen sarearen zati bat osatzeaz gain, bidegorriari jarraipena emango zaio.

Aita Mari eta Alai auzuneak elkartzen diren eremuan (ZHEren Aita Mari eraikinaren ondoan) oinezkoen bideak eta bidegorriak berrantolatuko ditu Zumaiako Udalak. Lan horiekin eremua irisgarriagoa bihurtuko da, eta eskolarako bideen sarearen zati bat osatzeaz gain, bidegorriari jarraipena emango zaio. 

Lanak bi hilabeteko epean amaituko ditu Delsa Irun enpresak, eta Zumaiako Udalak 70.180 euro erabiliko ditu lanak egiteko.

Albiste erlazionatuak