Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka martxan jarri du Udalak
Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 17ra arte egongo da zabalik.
Zumaiako Udalak 6.700 euroko ikerketa-beka eskainiko du aurten, landa eremuko emakumeen egoera sozioekonomikoa, kulturala eta politikoa aztertzeko helburuarekin. Ikerketaren bidez, emakumeek landa ingurunean izan duten eginkizunaren ikusgarritasuna eman nahi zaio, genero desberdintasunak identifikatu eta horiei aurre egiteko estrategiak proposatuz.
Izan ere, emakumeen ikuspegi eta ekarpenei balioa ematen ez dien kontakizuna izan da gure herriaren historia eraikitzeko ardatz. Gizonak izan dira objektu bakar, eta horrek, bazterrean geratzen diren errealitateak aintzat hartzen ez dituen kontakizun bat eman digu. Ez dira emakumeen errelatuak jaso izan eta ondorioz, landa eremuko emakumeen ikusgarritasun sozialean defizit nabarmena izan dugu, bizitza ekonomikoan, gizartean, kultur mailan eta politika alorrean egindako ekarpenei dagokionean. Landa eremuko emakumeek, ikusezintasunean, funtzio produktibo, sozial, kultural eta ingurumenekoak bete dituzte belaunaldiz belaunaldi. Ikerketarekin, errealitate eta ekarpen horiei ikusgarritasuna eman nahi die Zumaiako Udalak.
Ikerketa euskaraz egin beharko da, gehienez sei hilabeteko epean, eta banaka nahiz taldeka aurkeztu daiteke deialdira. Baldintza modura, parte-hartzaileek unibertsitate ikasketak eta euskararen C1 maila egiaztatu beharko dituzte (taldeetan, gutxienez %50ak eta arduradunak, derrigorrez). Hautatutako pertsonak edo taldeak bekaren emaitza jendaurrean aurkeztu beharko dute.
Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago, eta ekainaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak, Zumaiako Udalaren Erregistro Orokorrean edo egoitza elektronikoaren bidez.
> Oinarriak
> Informazio guztia eta eskaera telematikoa
Berdintasun alorreko aldizkako beka da honakoa, eta azken deialdia 2021ean egin zuen Udalak (bere garaian adierazi zen bezala, bi edo hiru urtean behin argitaratuko da deialdi hau). 2025eko deialdia, beraz, etenaldi baten ostean dator, eta Zumaiako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planaren barruan kokatzen da. Zehazki "zaurgarritasun egoeran dauden emakumeen bizi baldintzak hobetzea" helburu duen 2.2 puntuari erantzuten dio.
Azken deialdian, 2021ean, Maitane Subijana Zendoiak eta Miren Osa Galdonak lortu zuten beka, eta Mostradore atzean ikerketa egin zuten. Lan horretan, 1940 eta 2020 bitartean Zumaiako emakume merkatarien eta ostalarien historia azaleratu zuten. Ikerlana liburuxka batean jaso zuten, eta, gainera, merkatarien bizipenak jasotzen dituen podcasta prestatu zuten. Informazio gehiago hemen: Mostradore atzean ikerlanean jasotakoak.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Feminismoa

Ingurumena
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana uztailaren 12an 2025/07/02
Tokiko ekonomia
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Bekak
Dirulaguntzak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27