Estazio kaleko bide-zirkulazioa hobetzeko lanak egingo ditu Udalak datorren astean
Alai auzunetik —Aitzuri frontoi aldameneko pasabidearen aldetik— Estazio kalerantz doan bidean bi noranzkoko errepidea margotuko da, eta Lagun Artea edo tren estazioaren aldetik datorren sarbidea itxi egingo da trafikoarentzat.
Zumaiako Udalak aldaketak egingo ditu Estazio kaleko bide-zirkulazioan, auzotarren eskaerei erantzunez eta haiekin adostutako eran. Eguraldia lagun bada, maiatzaren 30ean egingo dituzte lanak.
Bide-zirkulazioa optimizatzeko eta herritarren segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko ahaleginean, bi aldaketa nagusi egingo ditu:
- Alde batetik, Alai auzunea eta Estazio kalea lotzen dituen errepidean hobekuntzak egingo dira: Alai auzunetik —Aitzuri frontoi aldameneko pasabidearen aldetik— Estazio kalerantz doan bidean bi noranzkoko errepidea margotuko da. Hobekuntza horiek aparkaleku batzuk kentzea ekarriko dute, zirkulazioa arinagoa eta seguruagoa izan dadin. Edonola ere, etxe pareetan dauden aparkalekuak bere horretan mantenduko dira.
- Bestalde, bide hori ibilgailuentzat itxiko da Lagun Artea tabernaren aldetik, bariantetik edo tren estazio aldetik datozenentzat. Modu horretan, noranzko horretatik soilik oinezkoak eta bizikletak sartu ahal izango dira.
Zumaiako mugikortasunari buruzko ikuspegi orokor baten barruan kokatzen da bidea berrantolatzeko proiektu hau. Halaber, jakinarazi nahi du Estazioko urbanizazioaren egokitzapen lanekin jarraituko duela aurrerantzean ere. Esku-hartzeak pintura-lanak eta seinaleztapen horizontala eta bertikala egokitzeko lanak barne hartuko ditu, bidearen erabiltzaile guztientzako orientazio egokia ziurtatuz.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostegunetik aurrera, uda sasoi guztian 2024/06/26
- Mugikortasunaren inguruko inkesta betetzeko azken egunak 2024/06/04
- Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbatean, Zarauzko Triatloia dela-eta 2024/06/04
Auzoak
Hirigintza
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konpontzeko lanak amaituta 2024/07/15
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konponduko du Udalak aste honetan 2024/07/08
- Zumaiako Herri Eskolako Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritzeko lanak martxan 2024/06/05
- Erribera kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak martxan 2024/05/31