Alokairurako dirulaguntza eskatzeko azken egunak
Urriaren 31n itxiko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea. Eskaera telematikoa egiteko epea orduan itxiko da, baina urriaren 31a eta azaroaren 1a udalean jai egunak izanik, aurrez aurreko eskaerak azaroaren 2an ere jasoko dira (14:00ak arte).
Zumaiako Udalak diruz laguntzen ditu alokairuan bizi diren herritarrak, zenbait baldintza betez gero. Laguntza eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko, urriaren 31ra bitartean. Eskaerak telematikoki zein udaletxean bertan aurkeztu ahal izango dira. Eskaera telematikoa egiteko epea urriaren 31n itxiko da, baina urriaren 31a eta azaroaren 1a udalean jai egunak izanik, aurrez aurreko eskaerak azaroaren 2an ere jasoko dira (14:00ak arte).
Programa horren bidez jaso daitekeen kopurua Zumaiako Udalak eman ahal duen zenbatekoaren gainetik egonda (150 euro arte Zumaiako Udalaren kasuan eta 275 euro arte Eusko Jaurlaritzaren kasuan), Etxebizitza politikaren eskumena Eusko Jaurlaritzarena dela kontutan izanda, eta bi aldeentzat (Zumaiako Udala/laguntzaren onuradunak) onuragarriena izanik, GAZTELAGUN programari lehentasuna ematea erabaki da.
Baldintzak betetzen dituzun jakiteko grafikoa kontsultatu dezakezu (egin klik irudian), eta zalantzak izatekotan, jarri harremanetan Udaleko etxebizitza bulegoarekin:
ETXEBIZITZA BULEGOA
etxebizitzabulegoa@zumaia.eus
943 86 50 25
Oinarriak:
Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da alokairu kontratua edukitzea eta alokairuaren ordainketa banku transferentzia bidez egitea. Oinarri berriekin dirulaguntza indibiduala izango da, eta norbere diru-sarrerak soilik hartuko dira kontutan -ez bizikidetza unitatearenak-.
18 eta 35 urte bitartekoen kasuan, 25.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak izango dira onuradunak. 36 urtetik gorakoen kasuan ere muga 25.000 eurokoa da, baina alokairura bideratzen duten kopurua diru-sarreren %30a baino altuagoa izan beharko da laguntza jasotzeko.
> OINARRIAK: Alokairurako dirulaguntzak: 18-35 urte bitarteko zumaiarrak
> OINARRIAK: Alokairurako dirulaguntzak: 36 urtetik gorako zumaiarrak
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
Jarraian, aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda eta horiek lortzeko jarraibidean aurkituko dituzu.
-
Eskatzailearen Nortasun Agiriaren edo Egoitza Txartelaren kopia
- Alokairuaren kontratuaren kopia
-
Eskatzailearen eta etxe berean bizi diren pertsonen errolda agiria (udaletxean)
-
Errenta bakun transferentzia edo banku agiri bidez ordaindu izanaren agiria (banketxean)
-
Estatu mailan etxe bizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria (Azpeitiako jabetza erregistroan edo registro.es webgunean). Salbuespenak: Bananduta edo dibortziatuta daudenek, ohiko etxebizitzatik etxegabetu dituztenek, indarkeria matxista jasan dutenek, hondamendiagatik etxebizitza erabili ezin dutenek laguntza eskatu ahal izago dute, horiek egiaztatzeko beharrezko dokumentuak aurkeztuta.
-
Diru sarreren egiaztagiriak: Ogasuna eta finantzak, Azpeitiko Herritarren Arretarako bulegoa eta erregistroaren bulego osagarria: 943 113 000.
-
Errenta aitorpenaren azken zerga ekitaldiko agiria (Ogasuna)
-
Zerga aitorpen bateratua egin den kasuetan, pertsona fisiko bakoitzaren diru sarrerak egiaztatzeko ziurtagiria (Ogasuna)
-
Zerga aitorpena egiteko derrigortasunik ez dutenen kasuan derrigortasuna ez izatea egiaztatzen duen agiria (Ogasuna)
-
Bekak, prestazioak edo subsidioak jasotzen direnean, horien egiaztagiriak
-
Ikasten egonez gero, ikasketa ofizialen agiria
-
Bananduta, dibortziatuta edo izatezko bikote izateari utzi diotenen kasuan, hori egiarazten duten agirian. Hala badagokio, mantenun pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak.
- BALDINTZA BERRIA: 18-35 urte bitarteko eskatzaileak. GAZTELAGUN dirulaguntza eskaera egin izana. GAZTELAGUN programaren inguruko informazio guztia lotura honetan ikus daiteke (eskaera modu telematikoan edo presentzialki egin daiteke).
Albiste erlazionatuak
Etxebizitza
- Irailaren 22an amaituko da alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea 2023/09/04
- Zabalik dago alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea 2023/08/02
- Datozen urteei begirako etxebizitza babestuen promozioak adostu dituzte Zumaiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2023/03/29
- Martxan dago Udal Etxebizitza Bulegoa 2023/03/27
Gazteak
Zumaia bizitzeko da
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak izango dira Zumaian datorren astean 2023/11/24
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
Dirulaguntzak
- Ostegunean amaituko da kultura eta artearen alorreko sormen bekarako proposamenak aurkezteko epea 2023/10/30
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Zumaiako Udalak 2023/10/27
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia 2023/10/16
- Kultura eta artearen alorreko sormen lanetarako dirulaguntzen deialdia zabalik, azaroak 2 arte 2023/10/05