Ate ireki saioak Gaztegunean
Ikasturte berriarekin batera, Gazteguneak irailaren 12an zabalduko ditu ateak. Hori baino lehen, ate ireki saioak egingo dituzte erabiltzaile berriek, eta haien guraso eta tutoreek, zerbitzua ezagutzeko. Ludoteka, berriz, urriaren 2tik aurrera egongo da martxan.
Irailaren 12an (asteartean) zabalduko ditu ateak Gazteguneak, baina, hori baino lehenago, urtero bezala, bertako hezitzaileek ateak zabalduko dizkiete ikasturte honetan 12 urte beteko dituztenei (DBH1ean hasitakoak edo 2011an jaiotakoak), Gaztegunea eta bertako hezitzaileak ezagutu ditzaten. Haien guraso eta tutoreek ere zerbitzua eta hezitzaileak aurrez aurre ezagutu ahal izango dituzte.
Honakoak dira antolatu dituzten saioak:
- IRAILAK 7, OSTEGUNA: 17:00-20:00. Guraso eta tutoreei zuzendutako ate irekiak. Arratsaldean zehar nahi dutenean pasa ahal izango dute gurasoek.
- IRAILAK 8, 9 ETA 10: 17:00-20:00. DBH1eko nerabeentzat ate irekiak. Arratsaldean zehar nahi dutenean.
Gaztegunean izena eman nahi duen nerabe orok izen-emate orria bete beharko du. Horretarako bi modu egongo dira: batetik, korreo elektroniko bidez bidaltzea eta bestetik, Gaztegunean bertan orria betetzea.
Gaztegunea
Gaztegunea 12-17 urte bitarteko nerabeentzat osatutako eskaintza publikoa da, nerabeei behar bezalako arreta eman nahi dien erreferentziazko tokia. Gaztegunean bertan, alde batetik zuzendutako ekintzak eramaten dira aurrera: tailerrak, txapelketak, eskulanak, jolasak, sukaldaritza... eta bestetik, gazteek beren kasa ekintza libreak egiteko aukera izaten dute autonomia eta autokudeaketa garatzeko.
Lauhilero gai orokor bat lantzen da ezagutzak helarazteaz gain, euren iritzi kritikoa aktibatzeko: sexu heziketa, hezkidetza, kontsumoak, harremanak, emozioak… Eta opor garaietan programazio eta ordutegi berezia eskaintzen da: egunpasak, gaua pasatzera, kirol-jarduerak…
- TELEFONOA: 688612940, 633467132
- E-MAILA: gaztegunezumaia@gmail.com
- HELBIDEA: Kantauri plaza 13
Ludoteka, urriaren 2tik aurrera
Ludotekak, berriz, beranduago zabalduko ditu ateak, urriaren 2an. Astelehenetik ostiralera eskaintzen da zerbitzua, 17:00etatik 19:30era bitartean. Lehenago, irailaren amaieran, guraso eta tutoreei zuzendutako bilera egingo dute hezitzaileek, ludotekaren funtzionamendua eta izen-emate prozesua azaltzeko, besteak beste.
Ludoteka aisialdi hezitzailean eta jolas librean oinarritutako 6-12 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da. Bertan egiten diren ekintzen bitartez (eskulanak, jolas handiak, ezagutza jolasak, ingurua ezagutzeko pista jolasak,...) laguntasuna, berdintasuna, talde lana, hezkidetza, ingurumenarekiko errespetua, haurraren garapen indibidualizatua... eramanten dira aurrera.
Albiste erlazionatuak
Ludoteka
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Ludotekako izen-ematea zabalik, urriak 1 arte 2024/09/24
Gaztegunea
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2024/09/04
- Nerabeentzako jarduera ugari izango dira uda honetan ere 2024/06/04
Haurrak
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala udarako 2025/03/28
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
Gazteak
- Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaia jarraitzeko aukera Zumaiako GUKAn 2025/04/15
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
- Basoa.wav proiektuko 'Retrobisorea' abestiaren bideoklipa aurkeztu du Iñaki Agirrezabalagak 2025/02/19
Herri hezitzailea
- Hurrengo astelehenean (apirilak 14) amaituko dira udazaintza zerbitzuko, udaleku irekietako eta kirol udalekuetako izen-emateak 2025/04/08
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala udarako 2025/03/28
- Arrakasta handia izaten ari da PLAZerA ihes-gela, eta txanda berriak gehitu dituzte 2025/02/12
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
Zumaia bizitzeko da
- Santelmoetan parrandatik itzultzeko garraio zerbitzu bereziak prest 2025/04/24
- Etxebizitza turistikoen hazkundeari ‘muga eraginkorrak’ jarri dizkio Zumaiako Udalak 2025/04/23
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16