Auzoetako behar eta proposamenak landuko dituzte martxoaren 15ean
Zumaiako Udalak 2023ko eta 2024ko udal aurrekontua herritarren artean eztabaidatu eta erabakitzeko partaidetza prozesua abiatu du. Martxoaren martxoaren 15eko saioan auzoetako behar eta proposamenak aztertuko dituzte. Gainera, ostiral honetan bertan, postua jarriko dute Saregile plazan.
Martxoaren hasieran Zumaiako Udalak galdera luzatu zien herritarrei: 'Zer egingo zenuke Zumaian 500.000 eurorekin?'. Izan ere, 2023 eta 2024ko aurrekontuetan herritarrek aukeratutako proiektuak txertatuko dituzte. Dagoeneko jaso dituzte 20 proposamen inguru, herrian zehar jarritako postontzietan zein partaidetza webgunean. Proposamen eta ideiak aurrez aurre ere jasotzeko aukera izango da, ordea. Hiru saio ireki egingo dituzte martxoan zehar, eta bi egunez, aurrez aurre proposamenak jasotzeko postua egongo da Saregile plazan.
Lehenengo saio irekia martxoaren 15ean (asteartea) egingo dute, 18:00etan Oxford aretoan. Saio honetan, bereziki, auzoetako behar eta proposamenak landuko dituzte. Horregatik, Zumaiako Udalak deialdi berezia egin nahi die auzo desberdinetako herritarrei, horiek direlako beraien auzo eta kaleen beharrak ondoen ezagutzen dituztenak. Edonola ere, bestelako proposamenak jasotzeko aprobetxatuko dute saioa.
Hasierako sarrera eta girotze dinamikaren ondoren, partehartzaileek talde txikitan landuko dituzte proposamenak. Norbanakoen proposamenetik taldearen proposamenetarako bidea egingo dute, eta bukaeran, plenarioan, proposamen zerrenda osatuko dute. Euskaraz izango da saioa, baina aldibereko itzulpena egongo da gaztelerara.
Horrez gain, ostiral honetan bertan (martxoak 11), postua jarriko dute Saregile plazan. 10:00etatik 13:00era, eta 18:00etatik 20:00etara herritarrek aurrez aurre egin ahal izango dituzte proposamenak.
Informazio gehiago:
> Eskuorria
> partaidetza.zumaia.eus
Proposamenak egiteko epea zabalik, martxoaren 31ra arte
Lau aukera daude proposamenak egiteko:
- Orria bete eta postontzietako batean uztea. Udaletxean, kiroldegian, Alondegian, Gizarte Zerbitzuetan eta Oikiako eskolan jarri dituzte positontziak.
- Kalean egongo diren standetara hurbiltzea. Martxoaren 11n eta 25ean Saregile plazan egongo da horretarako aukera, 11:00etatik 13:00era eta 18:00etatik 20:00etara.
- Saio irekietan parte hartzea. Martxoaren 15ean, 24an eta 29an saio irekiak egingo dituzte Alondegiko Oxford aretoan, arratsaldeko 18:00etan.
- Proposamenak online egitea, partaidetza.zumaia.eus webgunean.
Proposamenak jaso eta gero, zer?
Lehenengo fasean, martxoan, herritarren proposamen eta ideiak jasoko dituzte, aurrez azaldutako moduan. Apirilean ekingo diote bigarren faseari. Herritarrak, ordezkari politikoak eta udal teknikariak elkarrekin arituko dira lanean, pertsona zehatz baten proposamena izatetik Zumaia hobetzeko proiektu izatera igo daitezen. Bilera irekiak egingo dituzte, eta, "guztien artean, hainbat irizpide kontutan hartuta, jasotako proposamenak lehenetsiko dira", azaldu du Alberdik. Lan saio horiek bukatzean, jasotako proposamenak aztertu eta balorazioak egingo dituzte udal langileek.
Irailean helduko diote berriro ere prozesuari. Orduan, lehetsitako proiektu horien arteko aukeraketa egiteko momentua izango da. Zumaian erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztiek proiektuak bozkatzeko aukera izango dute.
Azkenik, proiektu bozkatuenak 2023 eta 2024ko aurrekontuetan txertatuko ditu Zumaiako Udalak, 250.00 euro urte bakoitzean.
Albiste erlazionatuak
Aurrekontuak
- 2024rako aurrekontuak aztertuko dituzte asteazkeneko ezohiko osoko bilkuran 2023/11/28
- 24,8 milioi euroko aurrekontu proposamena, 'herritarren eguneroko beharrei erantzuten jarraitzeko eta etorkizuneko erronkei eusteko' 2023/11/20
- Asteazken honetan izango da Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuko bigarren leheneste saioa 2022/05/30
- Partaidetzazko Aurrekontuetarako proposamenak egiteko azken egunak 2022/03/29
Partaidetzazko aurrekontuak
- 500.000 eurorekin zer egin erabaki dute zumaiarrek 2022/10/27
- Gaur da botoa emateko azken eguna 2022/10/14
- Partaidetzazko aurrekontuen inguruko saio irekia egingo da urriaren 4an 2022/09/29
- Partaidetzazko aurrekontuen prozesua iritsi da bozketa fasera: 20 proiekturen artean hiru aukeratu ditzake zumaiar bakoitzak 2022/09/26
Parte hartzea
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Gabonetako ekitaldietan laguntzeko elkarteen izen-ematea igande honetan itxiko da 2023/11/09
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- 650 korrikalaritik gora ariko dira Flysch Trail lasterketaren 14. edizioan 2023/10/05
Zumaia bizitzeko da
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2023/12/06
- Francoren 1936ko altxamendu faxistaren ondorioz hildako zumaiarrak omenduko dituzte abenduaren 16an 2023/12/06
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28