Bizikleta eguna egingo da larunbat honetan
Egun osoko egitaraua izango da larunbat honetan, ekainaren 3an. Mugikortasun jasangarria sustatu, jarduera fisiko osasuntsua bultzatu eta aisialdi modu berriak ezagutzea ditu helburu ekimenak. Arratsaldeko bizikleta proba dela-eta aldaketak izango dira herriko trafikoan, 16:00etatik 17:30era bitartean.
Goizeko 08:30etik hasita, egun osoko egitaraua izango da Eusebio Gurrutxagan larunbat honetan (ekainaren 3an), Bizikleta Egunaren barruan. Haur, gazte eta helduei zuzendutakoa izango da Bizikleta Eguna, eta helburuak dira mugikortasun jasangarria sustatu, jarduera fisiko osasuntsua bultzatu eta aisialdi modu berriak ezagutaraztea dira. Bizikleta irteerak, ginkana eta zozketak, eta bizikleta ikuskizuna izango dira, besteak beste. Gainera, partehartzaile guztien artean bi bizikleta zozkatuko dituzte.
Haur eta gaztetxoen bizikleta probetan parte hartzeko beharrezkoa izango da mendiko bizikleta eta kaskoa edukitzea. Parte hartzaile guztiei ogitartekoa banatuko zaie 12:00etan, eta 14:00etan paella izango da bazkaltzeko. Arratsaldean jarraituko du egitarauak, alebin eta infantil mailako txirrindularitza txapelketarekin, eta jolas eta ikuskizunekin.
Trafikoan aldaketak
Ekainaren 3an (larunbata), 16:00etatik 17:30era bitartean txirrindulari proba egongo da Zumaian. Proba dela eta aldaketak izango dira trafikoan, eta ondorengo kaleak trafikoarentzat itxita egongo dira aipatutako ordu tartean:
- Axular ibiltokia
- Bidabeazpia kalea
- Bonbillobekoa kalea
- Bidezarreta kalea
- Jadarre auzunea.
16:45etik 17:00etara bitartean trafikoa irekiko da bertako bizilagunen ibilgailuak sartu eta atera daitezen.
Egitaraua:
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29




