Egutera energia kooperatibaren aurkezpen saioa gaur arratsaldean izango da
Ekitaldia Aita Mari antzokian izango da, 18:30ean. Gaur arratsaldeko saioan proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte: hurrengo fase eta epeak, diru ekarpenen aurreikuspenak, eta proiektuak bazkideen fakturan izango duen eragina, besteak beste. Aurre izen-ematea orain egiten dutenek bazkide egiteko lehentasuna izango dute.
Lehen pauso gisa, hektarea bateko eguzki-panel planta bat sortuko du Egutera energia kooperatibak, Zumaiako 400-500 bazkide ingururen energia beharrak asetzeko. Zumaiako Udalak eta Ekiolak (Mondragon Taldeak eta Euskadiko Energia Erakundeak osatua) sustatutako proiektua da Egutera, eta dagoeneko herriko zenbait elkarte ditu bazkide laguntzaile moduan: Gertu merkatari elkartea, Zumaiako Herri Eskola eta Zumaiena ikastetxea.
Gaur arratsaldeko saioan proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte Elene Santamaria eta Hodei Arzak Ekiolako teknikariek: hurrengo fase eta epeak, diru ekarpenen aurreikuspenak, edota proiektuak bazkideen fakturan izango duen eragina, besteak beste. Ekitaldian ordezkari politikoek, Eguterako kideek eta Ekiolako teknikariek hartuko dute parte.
Eguteraren helburua da zumaiarrei herrian bertan beraien energia sortu eta kontsumitzeko aukera ematea, eta, horrekin batera, energia trantsizioaren bidean herri mailan pauso garrantzitsu bat ematea.
> Egutera: informazio gehiago
Albiste erlazionatuak
Energia
- Kaleko argiteriaren eta semaforoen energia-eraginkortasuna hobetzeko lanak martxan daude 2023/02/01
- Egutera energia kooperatibaren aurkezpen saioa izango da ekainaren 7an 2022/06/01
- Kaleko argiteriaren eta semaforoen energia-eraginkortasuna hobetzeko 580.000 euro jasoko ditu Zumaiako Udalak 2021/11/19
Ingurumena
- Beduako paduren biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango da datorren astean 2023/10/03
- Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan, gune horren babesa sustatzeko 2023/07/12
- Furgobaratzaren bisita ekainaren 19an (astelehena), baratzeko gaixotasun eta izurriak ezagutzeko 2023/06/16
- Zuhaitz Egunaren barruan, Santiagoko dunetan arteak landatuko dituzte igande honetan 2023/03/09
Zumaia bizitzeko da
- Beduako paduren biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango da datorren astean 2023/10/03
- 'Tipi-tapa!' programan parte hartzera deitu dituzte Zumaiako adinekoak 2023/10/03
- Haur zein helduei zuzendutako antzerki sortarekin iritsi da udazkena Aita Mari aretora 2023/10/02
- 2023-2027 legealdiko Gobernu Plana aurkeztuko dute asteazkenean, urriaren 4an 2023/10/02