Zabaldu berri da euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea
Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak.
Zumaiako Udalaren Euskara Zerbitzuak zabaldu berri du euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea, eta irailaren 29an amaituko da. Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak. Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:
-
Zumaian erroldatuta egotea
-
Gutxienez, % 80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan. Gainerako ikasleei gehienez % 75 ordainduko zaie.
> Oinarriak
2021/2022 ikasturtean HABEren mailaren bat ikasi eta maila hori gainditzen edo egiaztatzen duten ikasleek HABEk 2022. urtean egingo duen dirulaguntzetarako deialdian parte hartu beharko dute; izan ere, A1-A2-B1-B2 maila ikasi eta egiaztatu dutenei –azterketa bidez edo euskaltegian atalasearen gaineko proba gaindituta– HABEren laguntza dagokie hasiera batean, ez Udalarena. Nolanahi ere, badaezpada Udalarena ere eska lezakete, baldin aurrez HABEkoa eskatua badute.
Iaz B1 eta B2 atalasearen gaineko proba gainditu (azterketa ez) eta 2021eko deialdian HABEren laguntza jaso zutenek ezingo dute aurten maila bereko azterketa gainditzeagatik laguntza eskatu. Kasu horietan Udalaren laguntza osorik jasotzeko eskubidea izango dute.
C1 maila ikasi eta gainditu dutenei dagokienez, HABEren aldetik 150 € jasoko dituzte 30 urtetik gora badituzte, eta Zumaiako Udalaren dirulaguntza HABEk emandakoaren osagarria izango da. 30 urtetik beherakoentzat, berriz, 700 €-ra bitarteko laguntzak emango ditu HABEk, eta Udalak ez die laguntzarik emango, hasiera batean.
C2 maila ikasi eta gainditu dutenei dagokienez, HABEren aldetik 100 € jasotzeko eskubidea izango dute, eta kasu horretan ere Zumaiako Udalaren dirulaguntza HABEk emandakoaren osagarria izango da.
Udalak gehienez 600 € ordainduko ditu urritik ekainerako ikastaroetan eta gehienez 200 € uztailetik irailera bitartekoetan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
-
Asistentzia % 80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana.
-
Hirugarrenen alta emateko agiria (baldin eta aurrez aurkeztu ez bada edota aurreko kontua aldatu bada)
-
HABEren dirulaguntzen 2022ko deialdian eskaera aurkeztu izanaren agiria (maila egiaztatu edo dagokion atalasea gainditu duten ikasleek bakarrik).
Nola aurkeztu eskaera?
Eskaerak udaletxean Herritarren Arretarako Zerbitzuan aurkez daitezke edota telematikoki zumaia.eus guneko egoitza elektronikoan. Horretarako epea irailaren 29an amaituko da.
Deialdia osorik eta agiri guztiak Udalaren DIRULAGUNTZAK atalean. Zalantzak argitzeko aukera dago Euskara Zerbitzuaren harremanetan jartzeko (943865025-109 edo euskaratxanpan@zumaia.eus)

> Argibide gehiago hemen
HABEren laguntzak eskatzeko epea urriaren 7an amaituko da, eta azken bi ikasturteetako gastuak aintzat hartzen dituzte (iazko Udalarena osatzeko aukera dute ikasleek, baldin % 100 jaso ez bazuten).
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Dirulaguntzak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
Zumaia bizitzeko da
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



