Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan
Zazpi film laburrek osatutako saioa izango da, eta sarrera doakoa izango da. Ekitaldia Aita Mari zineman izango da, 19:30ean.
Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdia Zumaiara iritsi da beste urte batez. Casa Sussana filma eta film laburren saioa ikusteko aukera izango dute zumaiarrek.
Lehenengo saioa ekainaren 8an, ostegunean, izango da. Saio honetan, zazpi film labur ikusteko aukera izango da: Irrits (Zuz: Maider Oleaga), Ezohikoak (Zuz: Alejandra Bueno), Son (Zuz: Marta Nieto), Girls & the party (Zuz: Paloma Lopez), Arnasa (Zuz: Raúl Barreras), Perpetua felicidad (Zuz: Isa Luengo, Sofía Esteve), It´s a gray, gray world (Zuz: Seyed Mohsen, Pourmohseni Shakib). Ekitaldia 19:30ean hasiko da Aita Mari zineman, eta sarrera doakoa izango da.
Zinegoak 2004an sortu zen kulturaren, zinemaren eta arte eszenikoen bidez sexu aniztasunaren inguruan sentsibilizazioa lantzeko asmoz, eta 20 urteko ibilbidean zehar, Zinegoak erreferentzia bihurtu da LGTBIQ+ gaiko ekitaldi zinematografiko eta eszenikoen artean, eta edizio bakoitzean bere publikoa handitu da, 2022an gertatu zen bezala, non 35.000 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte jarduera presentzialetan zein birtualetan.
Casa Sussana filma, irailean
Maiatzaren 17an egitekoa zen Sébastien Lifshitz frantziarrak zuzendutako Casa Susanna film dokumentalaren proiekzioa, baina ekitaldia bertan behera uztea erabaki zuen Zumaiako Udalak, Orion jazotako erailketa matxista dela-eta. Filmaren proiekzioa irailaren 21era atzertua dute.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
LGTBI
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



