Hasi da ikasturte berria Emakumeon* Etxean

2022/09/15

Abendura bitarteko eskaintza jasotzen duen eskuorria banatu dute etxe guztietara. Webgune berria ere estreinatu dute: zumaiakoemakumeonetxea.eus

Zumaiako Emakumeon* Etxeak udazkeneko egitaratua aurkeztu du, eta irailetik abendura bitarteko jarduerak jasotzen dituen liburuxka etxe guztietara bidean da dagoeneko. Jabetze eskolaren baitan honako ikastaroak antolatu dituzte: Wikiloc eta mendi segurtasunaAbdominalak egin arriskurik gabeGorputz sentsitiboaEmakume basatiakTxalaparta ikastaroaAdinkeriak ez ditzala gure ametsak zapuztu! (gaztelaniaz), Batukada feminista eta Jarri gaitezen dramatiko.

Horiez gain, elkarguneekin jarraituko dute ikasturte berrian ere: ama banaduentzako Banan Coffee saioa, Pala taldea eta Korrika taldeetan. Era berean, Udaleko berdintasun sailak bi hitzaldi antolatu ditu udazkenerako: urriaren 16an ekofeminismoaz ariko da Yayo Herro, eta azaroaren 16an Anna Freixasek adinekoen inguruko hitzaldia emango du.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek Zumaiako Emakumeon* Etxean bertan egin dezakete. Whatsapp bidez (633 43 27 62) zein e-maila bidalita (info@zumaiakoemakumeonetxea.eus) ere eman daiteke izena.

Urriaren 22an, zaintzen inguruko jardunaldia

Ikasturte honetan zaintza lanen inguruko hausnarketarekin jarraituko du Emakumeon* Etxeak, Malen Etxea elkartea eta mugimendu feministarekin elkarlanean. Hausnarketa lanetan aritu dira orain artean, eta, oinarriak jarrita, egun osoko jardunaldia egingo dute urriaren 22an. Laster emango dituzte egitasmo honen inguruko xehetasun gehiago.

Webgune berria martxan

Ikasturte berriarekin batera webgune berria estreinatu du Emakumeon* Etxeak. Bertan jabetze eskolen, agendako ekitaldien, elkarguneen zein bestelako kontuen informazioa topatuko dute zumaiarrek.

zumaiakoemakumeonetxea.eus

Albiste erlazionatuak