Herri Eskolaren Aita Mari eraikineko jolastokia eraberrituko da datozen hilabeteetan
Haur Hezkuntzako jolastokiaren eraberritze obrak urtarrilaren 21ean, asteartean, abiatuko dira. Udalak 441.000 euroko inbertsioa egingo du Herri Eskolaren jolas eremua naturalizatzeko.
Datorren astean abiatuko dituzte jolastokiaren eraberritzeko lanak. 5 hilabeteko iraupena izango dute obrek eta ekainaren hirugarren asterako espazio eraberritua prest egotea aurreikusten du Udalak. Eraikuntza lanak K1 Ekopaisaia enpresak egingo ditu, eta obraren zuzendaritza udal teknikarien ardura izango da.
Obra bi fasetan egingo da, eta horren arabera zehaztuko dira sarrera eta irteera eremuak; Herri Eskola izango da hori arautzearen arduraduna, eta behar bezala adierazita egongo dira jarraibide guztiak. Zentzu horretan, segurtasun neurriak eta jarraibideak errespetatzeko eskaera egin dute Udalaren eta Herri Eskolaren izenean.
Udalak hezkuntza komunitatearekin elkarlanean sortu du proiektua, eta besteak beste, obrek irauten duten bitartean, horien erritmoak errespetatzeko neurriak hartuko dituzte (hala nola, siesta orduan zarata gutxituz).
Natura jolastokian
Jolastokiaren eraberritzearen oinarrian espazioa naturalizatzeko helburua dago. Lurrarekin, belarrarekin eta bestelako material naturalak osatuko du Haur Hezkuntzako eraikinaren jolastoki berria, eskolaren bueltan paisasia natural eta hezitzailea sortuta. 360 metro karratuko eremu estalia ere izango du jolastoki berriak.
Proiektuaren sustatzaileek nabarmendu dutenez, “taldeko jolasa, haurren arteko negoziazioa edota irudimena bultzatzen dituzten elementuek osatuko dute jolas eremu berria. Horiek jolastu eta esperimentatzeko aukera bikaina emango dute”. Era berean, nabarmendu dute halako espazioek “onura kognitibo, emozional eta fisikoak” dakartzatela haurrentzat eta hezkuntza komunitate osoarentzat.
Eraberritze honen bidez, Herri Eskolak eta Udalak hezkuntza publikoa heziketa eredu berrietara egokitu nahi dute, gaur egungo behar eta irizpide berrietara egokituz. Modu honetan, haurrek ingurune naturalarekin duten harremana indartu nahi dute proiektuaren sustatzaileek.



Albiste erlazionatuak
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Hirigintza
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20



