Herriko jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2023/03/15

Herriko elkarteek martxoaren 29ra bitartean (hau barne) eskatu dezakete festetako ekitaldi eta jarduerak antolatzeko dirulaguntza. 2023 urte osoko jarduerak barnebiltzen ditu deialdiak, egindakoak eta egingo direnak.

Aurten ere kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteak diruz laguntzeko deialdiak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Lehenengo deialdi honek jaietako ekitaldiak soilik barnebiltzen ditu. Dirulaguntza orokorrak, eta antzerkia eta dantza arloko dirulaguntza deialdia laster argitaratuko dira.

2023. urte osoan zehar antolatutako ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, orain artean egindakoak eta egitekoak direnak.

Eskaerak martxoaren 29ra bitartean (hau barne) aurkeztu ahal izango dira, eta argibideak behar dituztenek Alondegiko bulegora deitu dezakete (943 86 10 56). Eskaera orria dagozkion eranskinekin batera aurkeztu beharko dute elkarteetako ordezkariek, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean), Alondegian zein egoitza elektronikoaren bidez.

Kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak emateko 2023 urteko deialdia: HERRIKO JAIAK

> Oinarriak
Eskaera orria 

>> Dirulaguntza guztiak

Albiste erlazionatuak