Irailean zabalduko ditu ateak Zumaiako Emakumeon* Etxeak
Hiru urte pasako prozesua bukatuta, irailean zabalduko ditu ateak Zumaiako Emakumeon* Etxeak. Inaugurazio ekitaldia eta ikasturte berrirarako programazio zabala antolatzeko lanetan murgiduta daude elkartekideak.
Martxoaren 8a plazan (Ardantzabiden) kokatuta dago Zumaiako Emakumeon* Etxea. Lokalaren egokitzapenak amaituta, irailean ateak zabaltzeko prest dago etxe berria. "Zumaiako emakume* guztiekin batera etxea inauguratzeko gogoz eta ilusioz beteta" daude elkartekideak. Etxe barruko azken kontuak (altzariak, espazioen banaketa...) ixteko lanetan murgilduta daude orain Udala eta elkartea, eta irailean programazio zabala aurkeztuko dutela aurreratu dute. Inaugurazio ekitaldi bat ere egingo dute.
Maider Alberdi berdintasun zinegotziaren arabera Emakumeen Etxea "proiektu estrategikoa" da eta "erreferentzia gunea" izango da Zumaiako emakumeentzat. Urrats garrantzitsua dela uste du Vanessa Arbelaitz Emakumeon* Etxea elkarteko lehendakariak: "Harremantzeko, ahalduntzeko ekintzak bilduko dituen espazioa izango da. Gainera, Zumaiari ekarpen handia egingo diola uste du: "Emakumeon* Etxea fisikoki Martxoaren 8a plazan baldin badago ere, herriko txoko guztiak bustiko ditu hemen sortzen dugunak".
Zumaiako Emakumeon* Etxearen helburu nagusiak dira gizarte parekidea lortzea eta emakumeon ahalduntzea bultzatzea. Helburu horiek lortzeko espazio dinamikoa eta irekia sortuko da, eta bertan elkartuko dira Zumaiako elkarte feministak zein norbanakoak.
Goitu Eraikuntzak SL enpresak egin ditu lokala egokitzeko obrak, eta Udalak 290.000 euro erabili ditu etxea prestatzeko. Maider Alberdi zinegotziak nabarmendu du eraikinaren egokitzapena egiteko prozesuan emakumeek protagonismo handia izan dutela: "Emakumeon* Etxea elkarteko kide diren arkitektoek eman zizkiguten lokalaren ezaugarrien inguruko irizpide nagusiak, eta obraren gauzapenean parte hartu duten teknikari gehienak emakumeak izan dira".
Elkarlana oinarri
Zumaiako Emakumeon* Etxeak eta Udalak kogestio sistema izango dute elkarlanerako oinarri. Udalak Emakumeon* Etxeko Elkartearekin hitzarmena sinatuko du urtero, eta bertan Udalak etxearen kudeaketa elkartearen esku utziko du. Bi erakundeen arteko harremana koordinazio mahaiaren bidez egingo du, kudeaketaren eraginkortasuna eta jarraipena errazteko helburuarekin.
Maider Alberdi berdintasunerako zinegotziaren arabera, eredu honek "zerbitzu publikoa Zumaiako emakumeengandik oso gertu" jartzea ahalbideratu dezake. Eredu publiko-komunitarioa izango da Zumaiako Emakumeon* Etxearena: "komunitatearen indar eta babesa, eta herritarren lan boluntarioa izango ditu oinarri Etxeak, Udalaren baliabide ekonomiko eta teknikoen babesarekin". Gainera, Karmele Gomez teknikariak azaldu duenez, "Berdintasun Foroarekin lehenengo, eta gero, Emakumeon* Etxea elkartearekin izandako esperientziak, lan egiteko modu desberdin bat probatzeko aukera eman digu azken urteotan".
Vanessa Arbelaitz elkartekideak nabarmendu du etxeak "Zumaiako emakume guztion ekarpena" beharko duela, eta horretarako bideak eskainiko dituztela.
Urteetako lanaren emaitza
II. Berdintasun Planean eta Plan Estrategikoan aurreikusita zegoen proiektua da Emakumeon* Etxearena, eta 2017. urterako zegoen aurreikusita etxea egitea. Berdintasun Foroak Emakumeon* Etxea ezaugarritzeari ekin zion, eta 2018ko abenduan Emakumeon* Etxea Elkartea sortu zen. Proiektu kogestionatua izango zela adostu zen, eta 2018ko abenduan osoko bilkuran onartu zen proiektua.
Elkartearen dinamika martxan dago ordutik, eta leku fisikoa egokitzea zen falta zen pausua. Horrenbestez, Emakumeon* Etxearekin adostutakoa oinarri duen egokitzapena egin da Ardantzabiden.
"Azken urte luzeetan halako espazio baten aldarrikapena egin da herri askotan, baita Zumaian ere, eta hemen lortu dugu egi bihurtzea", esan du Vanessa Arbelaitzek. Zentzu horretan, elkartearen izenean, eskerrak eman dizkie prozesu guzti honetan beren aletxoa jarri duten guztiei: "bazkide guztiei, ekitaldietan zein eztabaidetan parte hartu duzuenoi, etxearen egitura eta antolaketa pentsatzen aritu zaretenoi, aholkularitza eman diguzuenoi, elkarteetatik herria astitzen aritu zaretenoi... finean, ideia eder hau martxan jartzeko lan egin duzuen guzti guztioi".
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
Emakumeon* Etxea
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Hemen da Martxoaren 8a, berriro ere ekitaldiz eta aldarrikapenez beteta 2024/03/07
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
Feminismoa
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Gizontasunaren inguruko hausnarketa tailerrak izango dira urritik abendura bitartean 2024/08/29
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
Hirigintza
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
Berdintasuna
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20