Komentua birgaitzeko proiektuaren exekuzioaren onarpena aztertuko dute asteazkeneko ezohiko osoko bilkuran
Ekainaren 22an (asteazkena) izango da ezohiko osoko bilkura, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Komentuko proiektuaren exekuzioa onartuta, obrak urtea amaitu baino lehen martxan egotea aurreikusten da.
Asteazken honetan ezohiko osoko bilkura egingo da udaletxean, 18:00tan pleno aretoan. Ogasun arloko gaiak lantzeaz gain, alokairurako dirulaguntzen moldaketa eta euskara ikasteko dirulaguntzak izango dituzte mintzagai, besteak beste. Asteazken honetan landuko den gai garrantzitsuena, ordea, Komentuaren birgaitzea izango da. Erabilera publikoa izango duen erakin honetan, arte eszenikoarekin lotura duten jarduerak bertan ematea aurreikusi da, besteak beste, musika eskola, kontzertuetarako aretoa, antzerkirako gunea, dantzarako eremua... Honekin batera, gaur egun eraikinean dagoen aterpetxea egokituko da. Eraberritze lan hauen exekuzio proiektua Zetabi arkitektura bulegoan egin ditu, eta, orain, egikaritze-proiektua exekutatzeko kontratatazio espedientea onartuko du udalbatzak.
Komentuaren exekuzio proiektuko kontrata aurrekontua 5.085.211,59 eurokoa da, eta obra kontratu hau prozedura ireki bidez lizitatuko da. Proiektuan adierazten denari jarraituz, komentuaren eraberritzea exekutatzeko epea 20 hilabetekoa da, eta, ondo bidean, 2022a amaituko baino lehen hasiko dira obrak.
> Ezohiko osoko bilkura 2022/06/22
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
- Ohiko osoko bilkura izango da ostegun honetan 2023/05/24
- Ezohiko osoko bilkura egingo da ostegun honetan 2023/05/09
- Apirileko osoko bilkura ostegun honetan izango da 2023/04/25
- Ohiko osoko bilkura izango da ostegun honetan 2023/03/28
Komentua
- [BIDEOA] Aurrera doaz Komentuko lanak 2023/05/17
- [BIDEOA] Komentua herrira irekitzen hasi da 2022/12/12
- Komentuko altzariak herritarrentzat eskuragarri 2022/11/18
- Komentua argazkitan, Distira elkartearen eskutik 2022/11/15
Hirigintza
- Eskubaloi pista berritzeko lanak martxan daude 2023/06/01
- [BIDEOA] Aurrera doaz Komentuko lanak 2023/05/17
- Beste 600.000 euro lortu ditu Zumaiako Udalak, besteak beste, Algorri Interpretazio Zentroa eraberritzeko 2023/05/10
- Asfaltatze kanpaina martxan, Zumaiako bide publikoen egoera hobetzeko 2023/05/10