Maiatzaren 30ean amaituko da gazte ekimenak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea
Aisialdiarekin lotutako proiektuak, ekintzailetza proiektuak edota ikus-entzunezko lanen produkzioa barnebiltzen ditu, besteak beste; oro har, gazteek edozein arlotan egindako proiektuak. Guztira 5.000 euro banatuko dira, eta, proiektu bakoitzak, gehienez, 2.000 euro arteko dirulaguntza jasoko du. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 30ean amaituko da.
Ekimen honen bidez, gazteen interesak eta grinak islatzen dituzten proiektuak sustatu nahi ditu Udalak, gazteen garapena eta gizarteari egiten dioten ekarpena sustatuz.
Horretarako, gazteek bultzatutako ekimenak diruz lagunduko dira: guztira 5.000 euro banatuko dira, eta, proiektu bakoitzak, gehienez, 2.000 euro arteko dirulaguntza jasoko du. 100 punturen gainean puntuatuko dira aurkeztutako proiektuak, eta, horren arabera banatuko da ezarritako diru-kopurua.
Aurtengoa bigarren deialdia izango da. Iaz Iñaki Agirrezabalagak eta Aitor Tenak eskuratu zuten dirulaguntza. Agirrezabalagaren lana ikusgai dago dagoeneko (ikusi hemen bideoklipa), eta Tenak ekainean aurkeztuko du Herri Gaztedi mugimenduari buruz egindako ikerketa dibulgatibo lana.
Zumaiako Udalak gazte oro gonbidatu nahi du deialdi honetan parte hartzera. Eta, gainera, gogoratu nahi du sormen bekaren deialdia ere martxan dagoela -deialdi honetara edozein adineko herritarrak aurkez daitezke-
Nork eska dezake dirulaguntza?
Dirulaguntzak Zumaiako 18 eta 30 urte bitarteko edozein gazteri zuzenduta daude. Eskatzaileek banaka edo taldean parte hartu ahal izango dute; taldean aurkeztuz gero, taldekideen hiru laurdenek ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
Taldean aurkeztuz gero, arduradun bat izendatuko da, eta talde bakoitzeko proposamen edo proiektu bakarra aurkeztu ahal izango da.
Zein proiektu lagunduko dira?
Gazteek dozein arlotan egindako proiektuak barnebiltzen ditu deialdiak, eta banaka zein taldeka aurkeztu daiteke. Adibide gisa honako ekimenak bultzatuko dira:
- Aisialdiarekin lotutako proiektuak
- Ekintzailetza proiektuak
- Zientziaren inguruko proiektuak
- Ikus-entzunezko lanen produkzioa edo teknologia berriekin lotutakoak
- Komiki, fanzine edo bestelako kultur argitalpenen edizioa
- Zumaiar gazteek gauzatu ditzaketen beste proiektu batzuk
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Deialdian parte hartzeko, eskatzaileek eskabide bat aurkeztu beharko dute, eta horrekin batera, honako agiriak:
- Jardueraren memoria.
- Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
- Beste instituzio eta erakundeetan egin diren dirulaguntza eskaerei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren dirulaguntzena.
- Zinpeko aitorpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez, legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena. Debeku horietan barne izango da sexuagatiko diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen
duenaren 23.2 artikuluak arautzen duen ildotik. - Proiektuan genero ikuspegia noraino kontuan hartzen den zehaztu beharko da.
- Euskararen tratamendua jardueraren hedapenean.
> Informazio gehiago eta eskaera telematikoa
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Dirulaguntzak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
Zumaia bizitzeko da
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan 2025/11/02
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21



