TAOren udako aldia ekainaren 15ean hasiko da
Irailaren 15era bitartean bertakoen guneak egunero egongo dira indarrean. Bestalde, txalupa zerbitzua egunero egongo da martxan udara osoan zehar.
Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean bertakoen gunean autoa uzteko ezinbestekoa izango da bertakoen txartela izatea. Errotazio altuko eta egonaldi ertaineko guneak 10:00etatik 20:00etara egongo dira indarrean, egunero. Autoa uzteko bi doako gune egongo dira (ikus mapa), eta kirol portutik herrigunera joateko txalupa zerbitzua egunero egongo da martxan.
Aldi honetan inguruko herritarrek Zumaian erosketak egitea errazteko, Gertu elkarteko saltokiek errotazio altuetako 2 orduko TAO zerbitzuaren kostua bere gain hartuko dute. TAO makinetan txartel bikoitza atera beharko dute bezeroek: bat autoan utzi beharko du, eta bigarrena dendan eman beharko du, erosketatik TAOren prezioa deskontatzeko. Bestalde, herriko komertzioetan txartel laranja eskatzeko aukera edukiko dute bezeroek, zerbitzua erabiltzen duten bitartean autoa egoiliarren aparkalekuetan utzi ahal izateko.
> Ikus laburpen taula
> Ikus mapa
Aldaketa nagusiak
Aldi honi dagokionez, honakoak dira TAO ordenantzaren aldaketa nagusiak:
- Aurrerantzean hirutan banatuko dira bertakoentzako gordetako guneak:
1.GUNEA: Zubitxikitik barrurakoa
2. GUNEA: Zubitxikitik kanporakoa
3. GUNEA: Larretxo auzunea
- Errotazio handiko aparkaleku gehiago izango dira. Arranplako gunea handitu da: gune horretan zeuden bertakoen aparkalekuak errotazio handikoak izango dira, baita errepidearen bestaldean dauden Amaia plazako aparkalekuak ere.
Txartel berriak
Txartel berria behar dutenek (erroldan aldaketa egiteagatik, auto berria izateagatik...) bi modutan egin dezakezu eskaera:
- Online, labur.eus/TAOtxartela webgunean
- TAO bulegoan, aurrez aurre
TAO bulegoa
Gaiaren inguruko zalantzak argitzeko TAOren bulegora jo dezakete herritarrek:
TAO BULEGOA | Kantauri plaza 7
644 192 369 / taozumaia@iparksa.com
Uda sasoi guztian, astelehenetik ostiralera
09:00-13:30 / 17:00-19:30
>> TAO: informazio guztia
Albiste erlazionatuak
TAO/OTA
- Urola plazako aparkalekua berrantolatuko du Udalak egunotan 2025/07/14
- TAOren udako aldia martxan: bertakoen guneak egunero indarrean 2025/06/16
- Bertakoen aparkaleku guneak asteburu eta jai-egunetan indarrean egongo dira asteburu honetatik aurrera 2025/03/13
- TAOren tarteko aldia martxan: bertakoen guneak asteburuetan bakarrik egongo dira indarrean 2024/09/17
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07
Mugikortasuna
- Torreagako 46 BOE etxebizitzen hitzarmena, Mugikortasun Jasangarrirako Plana eta Komentuko funtzionamendu araudia onartu dituzte uztailaren osoko bilkuran 2025/07/25
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostegun honetan (ekainak 26), igogailuaren obrak tarteko 2025/06/24
- Autobusek ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaian ostiral honetatik aurrera 2025/06/23
- Mugikortasun Planeko ekintzak lehenesteko tailerra egingo dute datorren asteazkenean (ekainak 11) 2025/06/03




