Txalupa zerbitzua ostegun honetan jarriko da martxan
Apirilaren 14tik ekainaren 15era bitartean asteburuetan eta jaiegunetan eskainiko da zerbitzua, 11:00etatik 13:00era eta 15:30etik 19:00etara.
Zerbitzu honen helburua da herritarren zein bisitarien mugikortasuna eta irisgarritasuna erraztea. Ildo horretatik, aurten, lehen aldiz, Aste Santuekin batera jarriko da martxan zerbitzua. Herrian autoz egiten diren desplazamenduak gutxitu eta herriguneko trafiko gaindosia saihesteko zabaldu du zerbitzua Udalak.
Ostegun honetatik hasita (apirilak 14), asteburu eta jaiegunetan eskainiko da zerbitzua, 11:00etatik 13:30era, eta 15:30etik 19:00etara. Ekainaren 15etik aurrera, uda sasoian, egunero egongo da erabilgarri.
Txalupa zerbitzua: apirilak 14-ekainak 15
- Asteburu eta jai-egunetan
- 11:00-13:30 / 15:30-19:00
Albiste erlazionatuak
Turismoa
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira udara osoan zehar 2023/07/11
Mugikortasuna
- Torreagako 46 BOE etxebizitzen hitzarmena, Mugikortasun Jasangarrirako Plana eta Komentuko funtzionamendu araudia onartu dituzte uztailaren osoko bilkuran 2025/07/25
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostegun honetan (ekainak 26), igogailuaren obrak tarteko 2025/06/24
- Autobusek ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaian ostiral honetatik aurrera 2025/06/23
- Mugikortasun Planeko ekintzak lehenesteko tailerra egingo dute datorren asteazkenean (ekainak 11) 2025/06/03
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



