Urola Kostako energia plana osatzeko galdetegia prestatu du Udal Elkarteak
Ahalik eta diagnostikorik zehatzena osatu nahi du UKUEk. Irailaren 30a arte jasoko ditu herritarren eta enpresen ekarpenak.
Eskualde mailako 2021-2025 energia plana garatzen ari da Urola Kostako Udal Elkartea. Energia kontsumoa murrizteko eta jasangarritasun energetikoari bultzada emateko asmoz landuko du plana. Beti ere, zeharkako ikuspegi integral batetik abiatuta eta nazioarte mailako Garapen Iraunkorrerako Helburuekin eta 2030 Agendarekin lerratuta.
Diagnostikoa abiapuntu
Energia alorrari erreparatuz, eskualdeko ahalik eta diagnostikorik zehatzena osatu nahi da. Datu-bilketa abiapuntu, Urola Kostako Udal Elkartea zuzenean ari da eskualdeko udal bakoitzarekin lanketa egiten. Datu estatistikoez gain, herri bakoitzaren egoera zehatza ezagutzeko. Alabaina, udalekin ez ezik, bost herrietako enpresekin eta herritarrekin ere nahi da osatu argazkia.
- Enpresa ordezkariek betetzeko galdetegia
- Herritarrek betetzeko galdetegia
Horretarako prestatu dira galdetegi labur-laburrak; ahalik eta modurik arinenean, parte hartzea sustatu eta ahalik eta eragile gehienenen ekarpenak jasotzeko. Galdetegiak bete eta ekarpenak egiteko azken eguna irailaren 30a izango da.
Informazio gehiago
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-posta bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Urola Kostako Behatokia (Idoia Etxarri)
- prospekzioa@urolakosta.eus
- Tel. 943890808
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan 2025/11/02
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21
Energia
- Kiroldegi aldameneko errepidea eta oinezkoen bidea itxita egongo dira apirilaren 9an, instalazio fotoboltaikoa eraikitzeko lanak tarteko 2025/04/07
- Kiroldegiko energia kontsumoaren ia herena eguzki-plaken bidez hornituko da 2025/03/31
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
Urola Kostako Udal elkartea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
Ingurumena
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana uztailaren 12an 2025/07/02



