Zabalik dago Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa
2021/2022 ikasturterako matrikulazioa maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik. Izen-emate orria bete, eta Ubillos jauregian utzi edo e-posta bidez helerazi beharko da.
Musika eta dantza diziplinetan aukera zabala eskaintzen du Musika eta Dantza Eskolak, joera desberdinak landuz, bai bakarkako lanetan baita taldean ere. Hala nola, haurrentzako musika eta dantza tailerrak eskaintzen dira, baita dantza, antzerki, musikoterapia, harmonia, informatika musikala eta ahots teknikari lanen inguruko ikastaroak ere. Halaber, musika tresnen ikastaro ugari eskaintzen dira Eskolan, taldeka zein banaka praktikatzeko.
2021/2022 ikasturteko klaseak irailaren 13an hasiko dira, eta matrikula egiteko epea zabalik dago dagoeneko, maiatzaren 27ra arte. Matrikula egiteko, izen-emate orria bete, eta Ubillos jauregira eraman edo e-posta bidez bidali beharko da.
Ikastaro horien helburua da edozein adinetako pertsonei dantza eta musikaren arloetan prestakuntza praktikoa ematea, baita lanbide-heziketarako prestaketa, interesa edo bokazioa duten pertsonei eskaintza profesionala ematea ere.
Musika eta Dantza Eskola
Ubillos jauregia (San Jose, 14)
943 86 11 83 / musikaeskola@zumaia.eus
> Astelehen eta ostiraletan: 11:00-13:00
> Astearte, asteazken eta ostegunetan: 17:30-19:30
Deskargatu hemen Musika eta Dantza Eskolako eskaintza eta izen-emate orria
Musika eta Dantza Eskolaren lana urtean zehar
Musika eta Dantza Eskolak, Zumaiako gizarte eta kultur bizitza aberasteko eta dinamizatzeko asmoarekin hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar: Xexili astea, inauteriak, San Telmoak, elkartrukeak, topaketak, entzunaldi eta kontzertuak, dantzari txikiak…
Pandemia egoerak behartuta aurtengoa ere ikasturte berezia izango da, baina egoerak baimentzen duen neurriko programazioa antolatuko da.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
Ikastaroak
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Irailaren 9an zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2024/08/26
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Prest daude euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiak 2024/06/12
Kultura
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- Udazkena bero dator Aita Mari antzokira 2024/09/20
Hezkuntza
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- [BIDEOA] ZHEko Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritu du Udalak 2024/10/31
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
- 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak, Aita Mari eraikina eraberritzeko 2024/06/27