Mugikortasunaren inguruko inkesta betetzeko azken egunak

2024/06/04

Igande honetan (ekainak 9) amaituko da inkesta betetzeko epea. Papereko aleak ere eskuragarri daude, udaletxean eta Alondegian. Hurrengo asteartean, gainera, tailer interaktiboa izango da, mugikortasunaren inguruko arazo nagusienak identifikatu, eta, hobekuntza proposamenak aztertzeko.

Zumaiako Udalak herritar guztiei gogorarazi nahi die igande honetan, ekainaren 6an, amaituko dela mugikortasunari buruzko galdetegia betetzeko epea. Herritarrei mugikortasunaren arloan dituzten ohiturak eta haien beharren inguruan galdetzen zaie bertan, eta inkesta honetatik jasoko den informazioa funtsezkoa da Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana (HMJP) egiteko prozesuan.

> Bete galdetegia

Plan honen helburua da Zumaia udalerri irisgarria eta atsegina izatea pertsona guztientzat, ingurumen-jasangarritasunean oinarritutako mugikortasun-eredua bultzatuz. Prozesu horretan, bereziki kontuan hartuko dituzte haurren, gazteen, emakumeen, adinekoen eta mugikortasun urriko pertsonen beharrak. 

Galdetegia online bete daiteke, lotura honetan. Gainera, formatu fisikoa nahiago dutenentzat edo Interneterako sarbiderik ez dutenentzat, paperezko aleak jarri dira udaletxean eta Kultur Etxean. Edonola ere, inkesta betetzeko zailtasunak izatekotan, ingurukoen laguntza ematera edo eskaintzera deitzen dituzte herritarrak.

> Bete galdetegia

tailerra.mugikortasuna.pngTailer interaktiboa datorren astean

Inkesta betetzeaz gain, zumaiarrek zuzenean parte hartzeko beste aukera bat izango dute datorren astean, mugikortasunari buruzko tailer interaktiboan. Tailer honetan Zumaian atzemandako mugikortasun-arazoak identifikatu eta ebaluatuko dira, eta irtenbide praktiko eta iraunkorrak proposatu. Horretarako web aplikazio bat erabiliko dute: partaideek mugikorren bidez erantzungo dituzte zenbait galdera, eta horien erantzunak pantailan ikusiko dituzte denbora errealean.

Ekainaren 11n (asteartea) izango da saioa, Alondegiko Oxford aretoan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Saioan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea (eman izena hemen klik eginda).

> Eman izena

> Informazio gehiago: mugikortasuna.zumaia.eus

Albiste erlazionatuak