Badatoz inauteriak Zumaiara ere
Otsailaren 17tik 20ra bitartean mozorroen festak hartuko du Zumaia. Ohi moduan, eskoletako haurren inauteri festak eta Musika Eskolaren eta musika bandaren kalejirak irekiko du egitaraua. Urteroko Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko.
Otsaileko hirugarren asteburuan ospatuko dira inauteriak Zumaian. Mozorro festa, kalejira eta lehiaketak izango dira, eta ohi moduan, astelehenean (otsailaren 20an) Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bisita izango dugu herrian. Sarreren inguruko informazioa lotura honetan aurkitu daiteke.
Ostiralean lehertuko da festa. Arratsaldean, ohi bezala, herriko eskoletako haur eta irakasleek kalejira egingo dute herrian zehar. 18:00etatik aurrera, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak eta ZUMB musika bandak mitologiako izaki eta kondairak ekarriko dituzte Zumaiako kaleetara.
Larunbatean Zumai txarangak girotuko du herria, goizean eta arratsaldean. 12:30ean Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira izango da. Arratsaldean, berriz, haurren festa eta mozorro lehiaketa izango dira Eusebio Gurrutxaga plazan. Arratsaldean zehar, zumaiarrek argazkiak ateratzeko aukera izango dute Oxford aretoan prestatuko den Argazki Txokoan. Eguna amaitzeko, 22:00etatik aurrera Dj Davilaren saioa izango da Amaia plazan.
Igande eguerdian Betijai fanfarrearen kalejira izango da herriko kaleetan, eta 16:30ean haurrentzako Yuku eta Himalaiako lorea izango da Aita Marin.
Mozorro lehiaketak
Mozorro onenak dituztenek sariak lortzeko aukera izango dute inauterietan. Haurren kasuan, larunbatean Eusebio Gurrutxaga plazan egingo den festan parte hartu beharko dute. 17:00etan eman beharko dute izena, eta hiru sari egongo dira jokoan: banako edo bikote onenaren saria, 0-8 urte bitartekoen talde mozorro onenaren saria, eta 9-12 urte bitartekoen talde mozorro onenaren saria. Lehiaketarako musika berezi bat nahi izatekotan, izen-ematea egitean eman beharko da.
Heldu eta gazteen mozorro lehiaketan (16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete hemen), bi sari banatuko dituzte: banako edo bikote onenaren saria, 80 eurokoa, eta taldekako mozorro onenaren saria, 200 eurokoa. Bi sariak Gertu elkarteak emandakoak izango dira. Lehiaketan parte hartzeko 18:30etik 21:00etara bitartean Oxford aretoan egongo den Argazki Txokora joan beharko dute.
Kartel lehiaketan, herritarren saria jokoan
Gorka Alberdik egindako kartelak iragartzen du 2023ko inauterietako egitaraua. Haren lanak jaso du epaimahaiaren saria, eta 300 euroko bonoa lortu du. Herritarren saria jokoan dago oraindik, ordea. Alondegiko sarreran dagoen erakusketan jasotzen diren botoen bitartez erabakiko da. Bi lagunentzako otordua eskuratuko du herritarrek hautatutako kartelaren egileak.
Inauterietako egitaraua
Otsailak 17, ostirala
Otsailak 18, larunbata
Otsailak 19, igandea
Otsailak 20, astelehena
Albiste erlazionatuak
Festak
Kultura
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- Udazkena bero dator Aita Mari antzokira 2024/09/20
Haurrak
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03
- Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan 2024/05/29
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14