[BIDEOA] Larunbaterako koreografia: Hitzez ekiteko garaia da!
Olarro Eguna Euskaraldiaren entsegu orokorra egiteko baliatuko da Zumaian. Larunbat honetan, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Euskaraldiaren abestiaren koreografia bat egingo dute, Beheko plazan hasi eta Amaia plazara bitartean. Bideoa prestatu dute, koreografia ikasteko.
Euskaraldia hasteko bi hilabeteren faltan, larunbat honetan, Olarro Egunean, entsegu orokorra egingo dute zumaiarrek. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dituzte. Horietako bat da arratsaldean zehar egingo den kalejira: Euskaraldiaren abestiaren koreografia bat egingo dute arratsaldean lau tokitan, Beheko plazan hasi eta Amaia plazara bitartean, Astindu taldearen laguntzarekin.
Ekimena indartzeko bideo batean jaso da koreografia, jendeak ikasteko aukera izan dezan. Abesti hori txosnetan bertan ere jarriko dute, eta hitzak ikasteko paperak ere zabalduko dituzte. Abestiaren hitzak hemen ikus daitezke.
Olarro Eguneko txosnak, arigune
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean izango da 2022ko Euskaraldia, hirugarren edizioa, hain justu ere. Euskaraldia ariketa sozial bat da, herritarrak aktibatzea eta euskara gehiago erabiltzeko jarrera egokiak lantzea bultzatu nahi duena. Lehenengo edizioan ahobizi eta belarriprest rolak landu ondotik, ariguneak zer ziren ikasi genuen, euskaraz lasai aritzeko aukera eskaintzen duen ingurunea: lanean, aisialdian…
Olarro Egunean, kalejira egiteaz gain, txosna guztiak ARIGUNE izendatuko dituzte, eta BANDERA batzuk jarriko dituzte hori adierazteko. Herritarrek jakingo dute lasai eska dezaketela euskaraz, barraren bestaldekoek ulertuko dietelako eta euskaraz erantzun ere bai. Hori errazteko, txosnan arituko direnek lehen hitza euskaraz egingo dute.
Aparteko postu bat ere jarriko dute Euskaraldiko batzordekideek, goizean Kofradia inguruan eta arratsaldean Beheko plazan. Postu horretan AHOBIZI edo BELARRIPREST pegatinak banatuko dira, herritarrek horren arabera joka dezaten. Era berean, Euskaraldiko materiala erakutsiko da (arropa) edo saldu ere bai (banderak). Azkenik, Estalapeko oholetan Euskaraldiaren horma irudi bat margotuko dute astean zehar, Olarro eguna bera eta datozen asteak girotzeko.
> Olarro Eguneko egitaraua
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Euskaraldia
- [BIDEOAK] Euskaraldiak bere koreografia propioa du Zumaian! 2025/04/15
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- Zumaian Euskaraldia dinamizatzeko langile baten bila 2024/12/13
- Zumaian ere "Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz" 2022/12/15
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Festak
- Festetan kaleko salmentan jarduteko baimenak eskatzeko epea zabalik, otsailaren 13ra arte 2026/01/26
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05



