Cycling Without Age (CWA) Ole Kassowek 2012an Kopenhagen-en sortutako nazioarteko mugimendua da, eta, gaur egun, 52 herrialdetan dago martxan. 2016an heldu zioten ideiari Donostian, eta 2021etik aurrera proiektua Donostia osoan zehar garatzen dute, talde sustatzailearen eta boluntarioaren konpromisoari esker. Bizikletan Adinik Ez elkartearen xedeak dira pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, parte-hartzearen, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bidez.
Elkateko kideek irteerak antolatzen eta koordinatzen dituzte trizikloetan, boluntariotzaren bidez, esperientziak eta giza harremanak sortuz, betiere adinekoen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Elkarteak hainbat erakunde laguntzaile ditu, eta horietako bat da Real Sociedad Fundazioa. Fundazio horren eskutik iritsi da proiektua Zumaiara.
Hala, gaur goizean eta arratsaldean zehar, Zumaiako hainbat adineko pertsona herrian zehar ibiliko dira trizikloan. Otezuri eta Branka eraikinetako erabiltzaileek Zumaiako Herri Eskolako eta Zumaienako ikasleak izan dituzte lagun ibilbidean zehar.