Bizipen tailerrak, 0-6 urte bitarteko haurren gurasoentzat
Bizipen tailerrean hobeto sentitzeko, soluzioak bilatzeko, hausnartzeko, eta, kezka eta ideiak partekatzeko aukera izango dute Zumaiako gurasoek. Aurten hiru saioko programa izango da, eta asteartetan bilduko dira, 17:00etatik 19:30era. Parte hartu nahi duten gurasoek abenduaren 19tik 23ra bitartean eman beharko dute izena.
Bizipen tailerrean guraso moduan hobeto sentitzeko, hoberena dena egiteko, soluzioak bilatzeko, hausnartzeko, partekatzeko... aukera izango dute gurasoek. Horretarako, gai askori helduko diote tailerretan: amorrua, mugak, teknologia, autokontrola, eskola eta sozializazioa, besteak beste.
Aurten, hiru saioko programa izango da, eta asteartetan izango dira saioak (urtarrilaren 17an, otsailaren 7an eta martxoaren 14an), 17:00etatik 19:30era. Bi erreferente dauden kasuetan, biek parte hartzea gomendatzen dute antolatzaileek.
Dinamizatzaileak aurreko urteetako berdinak izango dira, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistak. Bizipen tailerrak euskaraz eskainiko dira, baina eskatzaileen beharren arabera gaztelerazko bigarren talde bat osatzea aztertuko dute Gizarte Zerbitzuetako arduradunek. Horrenbestez, interesa duen oro Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzera gonbidatu dituzte.
Bizipen tailerrean parte hartu nahi duten gurasoek abenduaren 19tik 23ra bitartean eman beharko dute izena, herriko ikastetxeek e-posta bidez zehaztutako moduan edo Gizarte Zerbitzuetan zuzenean. Matrikulak 20 euro balio ditu eta honako kontu korronteak sartu beharko da dirua: KUTXABANK ES28 2095 5174 90 1060024873. Izen-ematea egiterako momentuan aurkeztu beharko da ordainagiria.
Guraso eskolak, bidelaguntza eskaini eta sare berriak sortzeko
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sortzea dira Zumaiako Guraso Eskolaren helburuak.
Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Hezkuntza eta Gazteria sailek, eta herriko hezkuntza komunitateak elkarlanean antolatutako programa da, eta 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hala, hiru talde desberdinetan banatuta, adin-tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza jasotzeko aukera izaten dute Zumaiako gurasoek.
Programa antolatzeko Zumaiako Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza dauka, eta hitzaldietako batzuk Treba Gurasoak programaren baitan kokatzen dira.
Ikusi hemen ikasturte osoko eskaintza:

Albiste erlazionatuak
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



