Dena prest sanpedroetarako
Asteazken arratsaldean txupinazoarekin hasi eta igande iluntzera bitartean, San Pedro jaiak ospatuko dira Zumaian. Iaz bezala, denboraldi honetan nabarmendu diren herriko kirolariek emango diote hasiera festei.
Beste urte batez Zumaia sanpedroetan murgilduko da, aurten ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean. Asteazken arratsaldean abiatuko da festa, 18:00etako txupinazoarekin. Iaz bezala, denboraldi honetan nabarmendu diren herriko kirolariek emango diote hasiera festei. Arratsalde berean, 20:00etan, igoko da bandera udaletxean, danbor-hots artean. Lehenago, 17:30ean, Emakumeon* Etxeak antolatutako pala txapelketako finala jokatu dute Odietan, arratsaldeko 17:30etik aurrera.
Asko izango dira egunotan izango diren ekitaldiak: erraldoi eta buruhandien kalejira, dultzaineroak eta txarangak, kirol txapelketak eta dantzaldiak, besteak beste. Ohi bezala, ekainaren 29an su artifizialen ikuskizuna izango da. Hurrengo egunean, ekainaren 30ean, arratsaldeko 19:30ean, Zumaia Master Series zesta punta jaialdia izango da Aitzuri frontoian; gauean, 22:00etatik aurrera, Puro Relajo musika taldearen kontzertua izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Larunbatean kirol jarduera mordoa izango dira herrian, eta, igandean, artisau azoka.
Beste urte batez, asko izan dira ekitaldien antolaketan parte hartu duten herriko elkarteak, eta Zumaiako Udalak eskerrak eman dizkie festen prestaketan parte hartzen duten guztiei. Horietako batzuen aldamenean eman dute egitarauaren berri.
Azkenik, festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Horrekin batera, kontsumo arduratsurako deia egin die herritar guztiei. Hori horrela, arduraz jokatuz eta elkartasunez, festez gozatzeko deia egiten die herritar guztiei.
Hona hemen egitaraua:
Ekainak 28, asteazkena
17:30 Odietan Emakumezkoen V. pala txapelketa finalak
18:00 Udaletxe aurrean Txupinazoa eta jaien hasiera. Suziria denboraldi honetan nabarmendu diren herriko kirolariek jaurtiko dute
Erraldoi eta Buruhandien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta
18:00 Ustekabe txarangaren kalejira
18:30 Herri mailako esku pilota txapelketa finala
18:45 Sagarbidetik sanpedroetako danborradaren irteera
20:00 Udaletxean herriko bandera jasotzea
21:30 Torreberrin danborradako kideen afaria
Ekainak 29, osteguna / San Pedro eguna
09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua
11:00 Prozesioa eta ondoren meza nagusia San Pedro abesbatzak abestua
11:00-13:00 Torreberrin haurrentzat jolasak eta tailerrak
11:30 Tolosako dultzaineroak kalejiran
13:00 Joselontxos txarangaren kalejira
13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Zumaiako Txistulari bandaren eta ZUMB Musika Bandaren kontzertua
17:30 Odietan Herri mailako Pala txapelketa finala
18:30 Joselontxos txarangaren kalejira
18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak
19:00 Tolosako dultzaineroak kalejiran
23:00 Su artifizialak Vulcano piroteknia etxearen eskutik
Jarraian, Tolosako dultzaineroak kalejiran Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara
Ekainak 30, ostirala
19:00 Aitzuri frontoian Zumaia Master Series zesta punta jaialdia
22:00 Eusebio Gurrutxaga plazan kontzertua Puro Relajo
Uztailak 1, larunbata
10:00 Hogarrean Beheko Plaza/Udaberri billar txapelketaren finala
12:00 Ondartxon Judo erakustaldia (Kodaore judo kluba)
16:00 ABE ligako beteranoen estropada
18:00 Odietan haur antzerkia Antxo eta Pantxa
19:00 Aitzuri frontoian Boxeo jaialdia
20:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia
22:00 Amaia plazan Diskofesta
Uztailak 2, igandea
11:00-14:00 + 17:00-20:00 Eusebio Gurrutxaga plazan ARTISAU AZOKA
12:30 Amaia plazan hasita Buztintxuriko erraldoien kalejira
Albiste erlazionatuak
Festak
- Gabonetako ekitaldietan laguntzeko elkarteen izen-ematea igande honetan itxiko da 2023/11/09
- Olarro Eguneko herri bazkarirako txartelak agortu dira 2023/09/19
- Ostegun honetan jarriko dira salgai Olarro Eguneko herri bazkariko txartelak, kamisetak eta zapiak 2023/09/13
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2023/09/04
Kultura
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- Ostegunean amaituko da kultura eta artearen alorreko sormen bekarako proposamenak aurkezteko epea 2023/10/30
- Kultura eta artearen alorreko sormen lanetarako dirulaguntzen deialdia zabalik, azaroak 2 arte 2023/10/05
- Haur zein helduei zuzendutako antzerki sortarekin iritsi da udazkena Aita Mari aretora 2023/10/02
Kirolak
- Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak 2023/11/03
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia 2023/10/16
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- Eskola-kiroleko denboraldi berria hastear da 2023/10/06
Zumaia bizitzeko da
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2023/12/06
- Francoren 1936ko altxamendu faxistaren ondorioz hildako zumaiarrak omenduko dituzte abenduaren 16an 2023/12/06
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28