Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira sanpedroak Zumaian
Astearte arratsaldean txupinazoarekin hasi eta igande iluntzera bitartean, San Pedro jaiak ospatuko dira Zumaian. Ekitaldi ugari izango dira egunotan.
Beste urte batez Zumaia sanpedroetan murgilduko da, aurten ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean. Astearte arratsaldean abiatuko da festa, 18:00etako txupinazoarekin, eta 20:00etan igoko da bandera udaletxean. Danborradako lagunek Lucia Lacarra omenduko dute aurten, bere dantzari ibilaldia balioan jartzeko.
Asko izango dira egunotan izango diren ekitaldiak: erraldoi eta buruhandien kalejira, dultzaineroak eta txarangak, kirol txapelketak, dantzaldiak eta mariatxi emanaldia, besteak beste. Ohi bezala, ekainaren 29an su artifizialen ikuskizuna izango da, eta igandean, artisau azoka izango da Eusebio Gurrutxaga plazan.
Beste urte batez, asko izan dira ekitaldien antolaketan parte hartu duten herriko elkarteak, eta Zumaiako Udalak eskerrak eman dizkie festen prestaketan parte hartzen duten guztiei.
Azkenik, festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Horrekin batera, kontsumo arduratsurako deia egin die herritar guztiei. Hori horrela, arduraz jokatuz eta elkartasunez, festez gozatzeko deia egiten die Zumaiako Udalak herritar guztiei.
Hona hemen egitaraua:
Ekainak 28, asteartea
18:00 Udaletxean txupinazoa
Jarraian, erraldoi eta buruhandiak kalejiran Tolosako dultzaineroekin
18:30 Ustekabe txarangaren kalejira
18:45 Sagarbidetik, sanpedroetako danborradaren irteera
18:00 Pelota partiduak Odietan Herri mailako Pala txapelketa, azken partidua
20:00 Udaletxean herriko bandera jasotzea
21:30 Torreberrin danborradako kideen afaria
22:00 Amaiako plazan diskoteka: Dj Alejandro
22:30 Eusebio Gurrutxaga plazan dantzaldia Trikizio taldearekin
Ekainak 29, asteazkena
09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua
11:00 Prozesioa, eta ondoren Meza Nagusia
11:00-13:00 Torreberrin haurrentzat jolasak eta tailerrak
11:30 Dultzaineroak kalejiran
12:00 Iraunkorrak txarangaren kalejira
13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Udal Musika Bandaren kontzertua
17:30 Eusebio Gurrutxaga plazan Tomaxen abenturak haur antzerkia
18:30 Iraunkorrak txarangaren kalejira
19:00 Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak
19:00 Dultzaineroak kalejiran
22:30 Amaiako plazan diskofesta
23:00 Su artifizialak Valecea piroteknia etxearen eskutik
Jarraian, Tolosako dultzaineroak kalejiran Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara
Ondoren, dantzaldia bertan Zumaiako Musika Bandarekin
Ekainak 30, osteguna
17:30 IV. Emakumezkoen pala txapelketa semifinal eta finala
19:30 Mari kalean, Musika Eskolako Jazz kontzertua
Uztailak 1, ostirala
18:00 Herri mailako Esku pilota txapelketa, azken partidua
22:00 Mari kalean, antzerkia: BETE INGOIAU!
Uztailak 2, larunbata
18:00 Buztintxuriko erraldoien kalejira
22:30 MARIATXI CHUCHÍN IBAÑEZ eta GARIBALDI BAND-TALDEA
Uztailak 3, igandea
11:00-14:00 + 17:00-20:00 Eusebio Gurrutxaga plazan
ARTISAU AZOKA
19:30 Odietan, Plaza Dantzak eta gehiago
Albiste erlazionatuak
Festak
- Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du santelmoetan gertatutako eraso matxisten aurka, eta bat egiten du gaur arratsaldean egingo den elkarretaratzearekin 2023/04/25
- Auzoetako festak antolatzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Udalak 2023/04/21
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13
- Santelmoetako egitaraua aurkeztu dute herriko elkarteek eta Udalak 2023/04/05
Kultura
- 'Casa Susanna' film dokumentala eta film laburren saioa izango dira Zumaian, Zinegoak programaren barruan 2023/05/11
- Askotariko dantza estiloak eta adin guztietako herritarrentzako ekintzak, Maiatza Dantzan programaren barruan 2023/04/27
- Auzoetako festak antolatzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Udalak 2023/04/21
- Liburu aurkezpenak eta ipuin kontaketa, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan 2023/04/21