Gaurtik ostiralera bitartean eman daiteke izena 6-12 urte bitarteko haurrentzako topalekuetan
Gaur zabaldu du Udalak uztaileko topalekuetan izen emateko aukera. Ekainaren 19a baino lehen eman beharko da izena, 14:00ak aurretik eta internet bidez. Horrez gain, bizi dugun egoera dela-eta, beharrezkoa izango da baimen orria sinatzea.
Lehen Hezkuntzako haurrentzat astebeteko topalekuak izango dira uztailean zehar. Lau adin-tarte banatu eta taldeko kideek aste batez parte hartu ahal izango dute. Doakoak izango dira topalekuak, eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da Zumaian erroldatuta egotea.
Haurrak egunean bi ordu eta erdiz elkartuko dira adin bereko haurrekin, 10:00etatik 12:30era bitartean, eta nagusiki kalean egingo dituzte jolas eta jarduerak.
Gaurtik ostiralera bitartean eman daiteke izena 6-12 urte bitarteko haurrentzako topalekuetan, internet bidez; ostiralean 14:00etan amaituko da epea.
Horrez gain, bizi dugun egoera dela eta, guraso edo tutoreek baimen orria sinatu beharko dute; azken horri hori sinadura digitalarekin korreo bidez zein presentzialki entregatu daiteke. Orria eskuz entregatu behar dutenek honako lekuetan egin dezakete: udaletxean 8:00etatik 14:00etara; Ludotekan 9:00etatik 14:00etara; edo Ludotekako buzoian, nahi den orduan.
Eman izena topalekuetan
Izen-emate orria (internet bidez)
Izen-ematearen inguruan zalantzarik izanez gero, jarri Udalarekin harremanetan:
- Hezkuntza saila: 943865025 (110) euskara@zumaia.eus
- Ludoteka: 943143264 / ludoteka@zumaia.eus
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20



