Geoparkearen aurtengo bisita gidatuen denboraldiak ondare kulturala indartzea du helburu
Bisiten inguruko informazioa edota erreserbak Geoparkearen webgunearen bidez kontsultatu edo egin daitezke: geoparkea.eus.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak duen balio natural eta geologiko ikusgarria ez ezik, ondare kultural garrantzitsua ezagutaraztea ere bada urte osoan zehar Deban, Mutrikun eta Zumaian, Geoparkea osatzen duten hiru herrietan, eskaintzen diren bisita gidatuen helburua. Hala, Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak bisita gidatu denboraldi berriari ekin dio, hamaikagarrena dagoeneko.
“Geoparkea bere ondarearen aberastasuna dela-eta da ezaguna nazioartean. Flyscha da munduko mapan kokatzen gaituen altxor geologikoa baina, era berean, ondare kultural benetan interesgarria gordetzen du gure lurraldeak” azpimarratu du Joseba Palenzuela Mutrikuko alkate eta Geoparkeko presidenteak, eta honakoa gaineratu du: “gure kultura eta tradizioak ezagutzera emateko asmoarekin osatu dugu aurtengo irteera gidatuen programa”.
Zentzu horretan, Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako bisita kulturalak indartzea da aurtengo Geoparkearen erronka: Gotikoaren altxorra Deban; Arrietakua Jauregia eta Mutriku marinela, Mutrikun; eta, Euskararen enigma eta Flyscheko olagarroa, Zumaian.
Denboraldi berriari hasiera emateko, Gipuzkoako turismo arloko eragile talde batek parte hartu du Geoparkeak antolatutako “Euskararen enigma” irteera gidatuan.
Aurkezpen ekitaldian Mutrikuko alkatearekin batera izan dira Debako eta Zumaiako alkateak, Gilen Garcia eta Iñaki Ostolaza; Zumaiako Turismoko zinegotzia, Alex Oliden; Gipuzkoa Turismoa-ko Turismo Bulegoko zuzendaria, Cristina Iturriagagoitia; eta Geoparkeko kudeatzailea, Leire Barriuso.
Bestalde, prentsaurrekoaren ondoren, Euskararen enigma bisita gidatura gonbidatu ditu Geoparkeak Gipuzkoa turismo arloko eragileak. Zumaiako kale esanguratsuenetatik barrena, modu atsegin eta entretenigarrian, euskal kulturaren, hizkuntzaren, mitologiaren, kirolaren eta tradizioen berri eman zaie.
Bisita gidatuak ia egunero Aste Santutik aurrera
Gaurtik aurrera eta Aste Santuko oporren atarian, Geoparkeak bisita gidatuak eskainiko ditu ia egunero. Urteko egutegia datozen hamar hilabeteetan luzatuko da, abenduaren 30era bitartean.
Urteko egutegia Aste Santuan hasi eta urte amaiera arte luzatuko da; hamabost bisita gidatu desberdin daude aukeran Geoparkea ezagutzeko (Deba-Mutriku-Zumaia), oinez edota itsasontziz.
Aurtengo helburua bisita kulturalak indartzea bada ere, ohiko bisita gidatuak ere eskainiko ditu Geoparkeak: itsas-ibilaldiak, barnealdeko bailara ezkutuak ezagutzeko ibilbideak, familiartean egiteko proposamenak... Bisita gidatuak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira, eta eskaera handiagoa den irteeretan audio gidak daude eskuragarri ingelesez, frantsesez eta baita alemanez ere.
Leire Barriusok azpimarratu du “guztira 1200 bisita egingo dira eta osasun krisi egoera kontuan hartuta, irteera guztiak COVID-19 protokoloetara egokitu dira beharrezko segurtasun neurri guztiak bermatzeko”. Gainera, gogoarazi du: “audiogiden ordez mugikorrean pistak deskargatzeko aukera emango zaie bisitariei eta turismo bulegoetan, bestalde, datafonoak ipini dira erreserba prozesua errazteko”.
Guztira hamabost bisita gidatu desberdin daude aukeran. Proposamen horiek guztiak bisita gidatuen liburuxka berrian daude jasota zeina eskuragarri dagoen Euskadiko turismo bulegoetan eta hotel nagusienetan. Geoparkearen webgunearen bidez jaso daiteke informazio osoa, baita erreserbak online egin ere: geoparkea.eus.
Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkea
Euskal Kostaldeko Geoparkea Debako, Mutrikuko eta Zumaiako herriek osatzen dute eta ondare geologiko, natural eta kultural garrantzitsua du oso. Euskal Herrian daukagun proposamen berezi eta erakargarrienetako bat da geoturismo eta natura-turismoaren baitan.
2010az geroztik Munduko Geoparkeen Sareko kidea da. 2015ean, Geoparkeko ondare natural eta kultural oparoak errekonozimendu garrantzitsua eskuratu zuen, UNESCOren Munduko Geoparke izendapena, hain justu, nazioarte mailako proiekzioa areagotuz.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Turismoa
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira udara osoan zehar 2023/07/11
Geoparkea
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Geoparkean gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak 2024/01/15
- Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan, gune horren babesa sustatzeko 2023/07/12
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



